Lera bakartia (Lonely sledge)

Kronberg (Suitza)

Garai egokia da lerarekin ibiltzeko. Eguzkia aprobetxatu eta aldapetan behera abiadura bizian ibiltzen egun pasa egitea ez da plan txarra. Momentuz atseden hartzea tokatzen da. Lerarentzako astia egongo da gero.

Menditik beherako hegaldia (Flight down the mountain)

Kronberg (Suitza)

Mendian behera hegaz bezala ari gara jeisten. Laster azpiko haranean egongo gara. Lehen behera begira egon gara inguruak miatzen. Azpian urrun ikusiko ditugu harrizko erraldoiak, zerurako erdi-bidean.

Zerumuga zabala (Wide horizon)

Kronberg (Suitza)

Mendiak eta muinoak ikusten dira urrunean. Altuak, baxuak, zakarrak, leunak. Orotarikoak daude eta denen artean osatzen dute zerumuga zabala.

Haranaren magala (Lap of the valley)

Kronberg (Suitza)

Herrixka txikituta ikusten da haran zabalaren erdi-erdian. Naturaren magal goxoan dago, neguz jantzita magal bigunean. Urtaro hotzean natura lotara joaten da eta horrela ematen du baserri puxka honek ere.

Menditsua, bortitza, latza (Mountainous, harsh, rough)

Kronberg (Suitza)

Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.

Neguko xarma (Winter charm)

Kronberg (Suitza)

Basoa, muinoak, arrokazko mendiak eta denaren gainean elurra, alfonbra zuri erraldoia. Neguak mendialdeari xarma berezia ematen dio.

Gailur elurtua (Snowy summit)

Kronberg (Suitza)

Elurra leun egon baino, ondo leunduta dago. Eskiatzaileentzat eta leran dabiltzatenentzat ez da leku txarra. Gaur paseo ederra emateko ondo dago.

Neguko egun eguzkitsua (Winter sunny day)

Kronberg (Suitza)

Eguzkipean negua iluna eta hotza izan daitekela ahazten da. Elurraren zuri bizia eta urtaro hotzeneko itzal luzeak argilun kontraste bizia sortzen dute.

Alfonbra zuri, zabal eta hotza (White, wide and cold carpet)

Kronberg (Suitza)

Elurrak basoek utzitako hutsuneak betetzen ditu, alfonbra zuri zabal bat sortzeraino. Orografiaren igoerak eta jaitsierak jarraitzen ditu estalki hotzak.

Lurzoru hotz eta lehorra (Cold and dry soil)

Kronberg (Suitza)

Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.

Basoak, zelaiak eta elurra (Forests, fields and snow)

Kronberg (Suitza)

Mendialdea da. Negua da. Elurra edonon dago. Alfonbra zuri luze eta mardul batek bezala estaltzen ditu zelaiak. Basoen inguruetaraino heltzen da ur zuria. Hor gelditzen da aurrera joateko ezinean.

Mendiko ikuspegia (Mountain view)

Kronberg (Suitza)

Malda gogorrak, belar erreak, elurra, haizea. Hauek dira neguan goi gailur batean aurkitu daitezken elementuak. Beste zeozer ere badago: inguruetako ikuspegi paregabe bat.

Mendiko etxea (Mountain house)

Kronberg (Suitza)

Mendiko etxean ez da falta salda beroa eta plater goxoa. Horretara goaz gu orain. Gorputzari kanpoko hotza ahazten lagunduko diogu mahaiaren bueltan eseriz.

Harria eta izotza (Stone and ice)

Kronberg (Suitza)

Elurra edonon ageri da mendialdean. Negua hotz joan delaren seinalea da. Harria eta izotzaren eremua da.

Malda aldapatsuak (Slopes)

Kronberg (Suitza)

Malda aldapatsuetan gora igotzen saiatzen dira mendi pinuak, baina altueratako hotza eta hizea ez da giro landarontzat. Negu garaian ikusten da hor bizitzearen zailtasuna, bere gordintasun osoan.

Alpeak elurpean (Alps under the snow)

Kronberg (Suitza)

Alpeak elurpean oraindik ederragoak dira. Elurrak ez du ezer estaltzen, dagoena dotoretu baizik.

Elurra eta haizea nagusi (All snow and wind)

Kronberg (Suitza)

Haizeak gogor astintzen du gailurra. Garaiera honetan elurra da nagusi urtaro hotzean. Biek sortzen dute leku honen giroa neguan zehar. Izotzaren erreinua bihurtzen dute urteko puska batean.

Alfonbra erraldoia (Giant carpet)

Kronberg (Suitza)

Mendi gailurrak eta beraien arteko koskak haranek betetzen dituzte. Dena ere, belar eta lur estalki leun batez estaliak daude. Alfonbra erraldoia eta gozoa ematen du begi aurreko paisaiak.

Gailur udazkendua (Autumn summit)

Kronberg (Suitza)

Belarra erreta dago sasoiko eguraldiagatik. Kolore arreak nagusitzen dira eta udaberriko edo udako kolore berde biziak desagertu dira. Non nabarituko da gehien eta gailur garaietan eta elur artean dauden zelaietan.

Gailurra elurrarekin (Summit with snow)

Kronberg (Suitza)

Gailur altuenean ageri dira elur puska batzuk. Hauek gogorarazten digute laster urtaro hotzena bete-betean heldu behar dela. Bestela ere, paraje hauetan ez da giro eguzkia ezkutatzen denean. Haizeak eta hotza nagusitzen dira berehala.