Bailarak eta mendiak (Valleys and mountains)

Kronberg (Suitza)

Udazkena da. Zerua hodeitsu dago eta eguna goibel. Bailarak eta mendiak ihartuak daude, udako bizitasuna galdua dute. Hala ere, momentuz ez dago elur arrastorik.

Muinoaren gailurra (Top of a hill)

Kronberg (Suitza)

Urtaro hotza dator. Lehenengo elurrek dagoeneko zorua zuritzen dute. Nabari da hotz eta elur giroa. Belarrak galdu du udako freskotasuna eta jelaren besarkada jasotzeko prestatuta dago dagoeneko.

Gailurretik jeisteko garaia (Time to go down the summit)

Kronberg (Suitza)

Gailurrera bidaia amaitu da gaurkoz. Ordua dugu bueltako funikularra hartzeko. Erlojuak markatzen digu pausoa orain. Hurrengo kabina heldu eta gu sartuko gara barrura. Bilatuko dugu jarleku hoberena beheko mendi magala eta lautada ondo ikuskatzeko.

Begiradaren bertigoa (Vertigo of a look)

Kronberg (Suitza)

Bertigoa sortzen du behera begiratzeak, zorabioa. Kable hori nora doa? Nolatan desagertzen da? Lanbroak eta elurrak misterioa areagotzen dute. Gure beheranzko ibilbidea basoko arbola artean amaitu behar duela ematen du.

Elur jasa (Snowing)

Kronberg (Suitza)

Elur jasak ez du oraindik ateri. Beteko du ekaitzak lekua elur freskoarekin. Jolaslekua hutsik dago. Ez da arraroa. Ez bait dago elurrari, hotzari eta haizeari eutsiko dionik.

Neguko ekaitza (Winter storm)

Kronberg (Suitza)

Mendi gailur batean negu erdian ez dago beste ezerren esperantza. Haizeak gogor jotzen du elur ekaitza baten erdian. Naturak bere legea ezartzen du. Ez dago aurre egingo dionik. Bere nagusitasuna eta indarra argi ageri da.