Arrokaren azala garratza da uretan sartu arte. Urteek, gizaldiek, arrastoa utzi dute. Gizasemeok txingurriak ematen dugu bere ondoan. Berea bestelako denbora eta bestelako tamaina da.
Zerua, itsasoa eta mendiaren artean zenbait pinuk aurkitu dute hazteko lekua. Jatorrizko tokitik mugitu ezin eta ondoko itsasotik datorren airea bete-betean arnasten dute zelulosazko izaki berdeek.
Badia txikian bildu da jendea bainua lasai hartzeko. Itsasoaren zakartasunetik babestutako txoko hau ezin hobea da zuretzat eta niretzat. Hemen ez dago olatuen eta korronteen beldurrik.