Montreux (Suitza)
Lagunok denbora izoztea lortu dute barreaz eta txantxaz gozatzen duten bitartean. Adiskideak baino ez dira existitzen tarte batez. Lanak eta beharrak beraien buruetatik desagertu dira.
Eguneko argazki bat

Gazteak eta ederrak dira. Aukerak eta ezusteak sarri izango dituzte. Bizitza bat eraikiko dute horiek nabigatuz. Batera, bakarrik edo bakoitza bere aldetik. Horrelakoa da geroa, okasio kilikagarriez beteta eta ezjakintasun handiekin.
Montreux (Suitza)
“Begira. Eguzkia hor dago. Urazpira sartuz desagertu behar dela ematen du” esanez joan daiteke elkarrizketa. Momentuaren edertasuna handia da. Beste edozerri gailentzen zaio.
Montreux (Suitza)
Hitz eta pitz. Honetaz eta hartaz olgetan. Barre egin eta eragin. xamur xuxurlatu eta ozen algarak ibili. Denak suertatzen dira gustuz egondako momentuetan.