Seealpsee (Suitza)
Mendi arrokatsu baten azpi-azpiko lakua lasai dago. Batel ontzi batean bidaitxo bat egiteko aukera da. Familia batek arratsaldea horretan igarotzea erabaki du eta ez da ideia batere txarra.
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Urmael txiki bat bazegoen parkean. Bertan metatzen doaz inguruko arboletatik eroritako hostoak. Hosto erorien kolore harreak eta urazpiko zoruaren hautsak, distira gabeko itxura ematen dute.
Seealpsee (Suitza)
Urak isladak ere sortzen ditu. Inguruko paisaia erakutsi nahiko baligu bezala, arbolen formak, harkaitzen profila etabarrak errepikatzen ditu eta gure begi aurrean jartzen ditu. Ispilua da gure begietarako.
Seealpsee (Suitza)
Ur gardenak ikustezin bihurtu arte uzten du mendiko aintzira honen hondoa argi ikusten. Ondorioz, argi ikusten da urazpiko osakera. Harri puska ugari eta hosto ondar gutxi batzuk. Nondik etorriko ziren harri horiek? Nola helduko ziren? Zergatik askatuko ziren haitzetatik? Honelako galderak eta beste zenbait pilatzen zaizkit buruan.
Seealpsee (Suitza)
Neguaren astindua oraindik fresko dago. Aintzira garbia eta gardena da. Eguratsa hotz dago eta ura are gehiago. Mendialde bete-betea da eta nabari da.
Bregenz (Austria)
Egitura benetan handia eraikitzen ari dira laku ertzean. Uda garaian opera antzerkia egiten da leku pribilegiatu honetan. Aire librean egin ere, gauaren altzoan, egunak argiak itzaltzen dituenean.
Bregenz (Austria)
Lasaitasun momentu baten bila joan da uraren bila. Hark emango dizkio behar dituen bakardadea eta arimarentzat ferekak.