Argi-ilun bizia (Strong contrast)

Rorschach (Suitza)

Neguko azken argitan epeltzen da zuhaitza. Itzalak, aspaldiko partez, lurrean luze hedatzen dira, argi-ilun bizia sortuz. Lakuko ur hotzetara jauzi egin nahi dutela ematen du.

Neguko soiltasunaz jantzita (Dress in winter)

Rorschach (Suitza)

Udaberria dator, egunak luzatu dira, eguzkiak berotzen du baina zuhaitzek, oraindik, neguko jantziak darabilte. Laster, baina, haziko dira lehen hosto berde distiratsu. Freskotasunez beteko da negu usaineko txoko iharrak.

Mendialdea trenetik (Mountain view from the train)

Thun (Suitza

Trenean bidaiean berriz. Oraingoan mendialdea zeharkatzea tokatzen da. Gailur zuriak, harkaitz erraldoiak eta mendi aintzira eta lakuak ikusi ditugu gure leihoetatik.

Ur lasaiak, korronte leunak (Quiet waters, soft currents)

Rapperswil (Suitza)

Ur lasaiak, korronte leunak. Ibarreko herriak freskatzeko eta basoei bizitza emateko.

Elizaren dorrea (Tower of the church)

Rapperswil (Suitza)

Eliza ondotik lakuaren ikuspegi paregabea dago. Momentu batez gelditu eta ortzimugaraino hedatzen den uretara begira egoteak lasaitasuna ekartzen du.

Laku lanbrotsua (Foggy lake)

Rapperswil (Suitza)

Zurich lakua udazken bukaeran lanbroak estaltzen du. Untziak geldirik, ur lasaia. Gaur ez da lakuan ibiltzeko eguna. Ez da giro.

Arratsalde lasaia, ur geldoak (Quiet afternoon, quiet water)

St. Gallen (Suitza)

Arratsalde lasaia, ur geldoak. Uhinek borobilak marrazten dituzte gainazalean. Arratsaldeko eguzki errainuak arbolen goiak ferekatzen dituzte ortzimuga behean desagertu baino lehen. 

Laku bat mendiaren oinean (A lake at the bottom of the mountain)

Rigi (Suitza)

Laku bat mendiaren oinetara. Herrialde honetan sarri errepikatzen da hau. Baso eta zelaien berdea, lakuen urdin eta mendien marroiarekin apurtua.

Rigitiko ikuspegia (View from the Rigi)

Rigi (Suitza)

Hona hemen Rigi menditiko ikuspegia. Luzernako lakua, Vierwaldstättersee, behean da. Suitzako mendi turismoan aintzindari izandako lekua da hau. Tontorreraino igotzen den trena dago gaur egun, baina bere garaian Erresuma batuko erregina zaldiz igo zen. Hotela ere zegoen tontorrean.

Alpeetako paisaia (Alp valley)

Alpsee (Suitza)

Lakua, mendi harana, pinudiak. Aldapa pikoak, harri puxka meterorizatuak eta denen gainean harrizko gailur erraldoiak. Alpeetako paisaia.

Ahuntz lasaia (Quiet goat)

Alpsee (Suitza)

Lasai dago ahuntza itzalean eserita. Udako egun beroa da eta eguzkian baino hobe itzalean egoten zen. Ondoan turistak ari ziren eguzkian etzanak edo bainua hartzen. Alpsee lakua fresko zegoen.

Hodeiak lakuaren gainean (Clouds over a lake)

Neuchatel (Suitza)

Hiriaren gainean katedrala eta begiraleku bat dago. Hodei fronte batek hiria estaltzen du. Neuchateleko lakuak ortzimuga luzatzen du zerua handi erakutsiz. 

Ahatea igerian (Duck swimming)

Paisai lausoa (Blurred landscape)

Kaleko argia Lago Maggioren (Street light in Lake Maggiore)

lagomaggiore2016_38

Untzia portuan (Boat in the harbour)

lagomaggiore2016_37

Untziak Maggiore lakuan (Boats in Lake Maggiore)

lagomaggiore2016_35

Laku hondoa (Bottom of a lake)

lagomaggiore2016_13

Laku gainean eskegita (Hanging over the lake)

lagomaggiore2016_8

Balkoia ikuspegi zoragarriarekin (Balcony with great view)

lagomaggiore2016_7