Montreux (Suitza)
Kolore bizi eta epelek ematen diote agurra egunari. Laranja eta horia zerua itxuraz aldarazten du. Urak ere kolore berarekin margotuta dago. Haize uhin niminoek soilik apurtzen dute isladaren kolore segida.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Kolore bizi eta epelek ematen diote agurra egunari. Laranja eta horia zerua itxuraz aldarazten du. Urak ere kolore berarekin margotuta dago. Haize uhin niminoek soilik apurtzen dute isladaren kolore segida.
Montreux (Suitza)
Arratsalde on txorinook. Igerian zoazte lotara? Edo oraindik ez al da horretarako garaia? Gu laster goaz. Arrasto polita utzi duzue. Uhin hauei supersonikoak deitzen zaie. Barregarria izena ezta? Superheroien kontua dirudi.
Montreux (Suitza)
Ur olatu txikiek gainazala apurtzen dute milaka lerro paralelotan. Lerro bakoitzak kolore desberdina hartzen du. Urdina, laranja, horia ere izan daiteke. Beltza baina, kolore hutsala, mendiek sortutako itzalak ekartzen du.
Montreux (Suitza)
Kaixo bikote. Oraindik gose al zarete? Afari legea jaten al zarete? Ur landareak bilatzen al zarete edo arrain txikiak nahiago dituzue. Barka ezazue galdera inozoa, baina hala holakoa da nere jakintza. Presa ez al duzue? Laster ez da nahiko argirik izango jateko bila jarraitzeko.
Montreux (Suitza)
Bi beltzarga bere igeriketa pausatuarekin ari dira bere gauzetan. Janaria bilatu beharko dute edo lumak atondu ere, beharbada. Itzal luzeek animaliaren zuritasuna iluntzen dute. Eguzkia zeruan baju dagoenaren seinalea da hori. Arratsalde bete-betean sartutak gaude.
Montreux (Suitza)
Trenak laku handia eta muinoen aldapa bortitzen artean tarte bakarra dauka. Burdin bidea ur-ertza jarraitzen du bi kolosoak banatzen dituen tartea jarraituz. Ez batean murgilduz, ezta bestearen igoera bortitzetan ahituz.
Montreux (Suitza)
Makilekin sortutako ilada perfektuetan banatzen dira mahastiak. Errenkadak aldapari goitik behera eta denak lakuari zeharka begira daude. Laster udaberriak ekarritako indar berriarekin hasiko dira hosto berriak eta lore koloretsuak han eta hemen ikusiko dira.
Montreux (Suitza)
Zeruko argia pixkat amatatzen ari da. Gelditzen den argi apurrak ortzimugan kontrastea markatzen du. Lakuaren ertza dagoeneko ilun dago. Ez da jadanik leku bakarti eta basatia. Kaleko argiek urbanizazioaren seinale dira. Ia ur masa inguratzeraino heltzen dira.
Montreux (Suitza)
Moia txiki honek eserleku pribilegiatua da eguzki sartzea aurrez-aurre ikusteko. Bere liraintasunari ezikusiarena egitea zaila gaur bezalako egunetan. Ez dago gausentiaren kolore epelak ezkutatu dituen hodeirik. Lakuak ere ikuskizuna bikaintzen du, kolore festarekin bat eginez.
Montreux (Suitza)
Gausentian ez da untzirik kaira hurbiltzen. Bihar goizerarte portuaren inguruko txoko batean bilatuko du babesa, gauaren iluntasunari izkin egin nahian edo. Korridore honetan pilatuko dira bidaiariak goiza heldu bezain laster lakuaren beste aldera bidaiatzeko edo inguruak uretatik miatzeko.
Montreux (Suitza)
Errepide hestu honek mahasti itsasoa nabigatzen du. Bataren azpitik eta bestearen gainetik igarotzen da. Guztiak lotzen ditu beraien artean eta beheko herriarekin. Mahastizainarentzako arteria da. Mahats landareen gorputz honen barnean mugitzeko egina eta horretarako ezinbestekoa
Montreux (Suitza)
Mahatsondoek ez dute oraindik hostorik hazi. Beharko dituzte, bai, eguzkiaren indarra bereganatzeko eta mahats goxoak sortzeko. Alboan duten lakuak hezetasuna emango die eta inguruko mendiek euriaren laztan freskoa ziurtatuko diete. Udazkenean ikusiko dugu emaitza.
Montreux (Suitza)
Lasaitasun perfektu dario lekuak. Mahastiak nonahi daude eta ilada zuzenetan landatu dira gure ordenaren irudiari men eginez. Lakuak ispilu baten tankera isladatzen du gailurren irudia.
Montreux (Suitza)
Kai honek ez ditu gaurkoz untzi gehiagori arrera egingo. Hutsik gelditu da egunak iluntasunari ihes egingo balio bezala. Haizeak soilik mugiarazten du zerbait lekuan. Banderak bere lekuan ari dira ezker-eskuin, gora-behera, saltoka.
Montreux (Suitza)
Mendi magalaren bukaeran, han behekaldean, herrixka hazi da. Lakua alde batetik eta mahastiak bestetik estutzen dute. Ezingo du nahi beste handitu, hala ere bere horretan bizitza lasai eta pausatu baterako leku aproposa da.
Montreux (Suitza)
Zeruak kolore beroak hartzen ditu arratsaldearen bukaera aldera. Gorriz, laranjaz eta horiz betetzen da ortzia. Uretara ere heltzen dira. Zeruko urdin kolorearekin pixkanaka nahasten dira.
Montreux (Suitza)
Ilun da dagoeneko. Eguzkiak gaurkoz amore eman du eta ortzimuga atzetik desagertu da. Bihar goizean agertuko da berriz, atzeko ortzimuga gainetik.
Montreux (Suitza)
Aldapa leunetan gora hazten dira hoberen mahasti hauek. Lakuari so, bere haize ongarriaren ferekak jasoz daude eguzki epelaren zain. Paisai honek natura eta gizakiari zor die bere edertasuna, neurri beretxuetan.
Montreux (Suitza)
Laku erdian eta soil-soilik dago ainguratoki txikia. Zer motatako untzi geldituko da bertan? Hurrengoa heldu bitartean, mendi ederrari begira eta arratsaz gozatzen pasa dezake denbora. Horrela egin dugu guk behintzat.
Montreux (Suitza)
Hegazti igerilaria ur gainean olatuak uzten ditu lurrerantz bueltan doan bitartean. Olatu koxkor horiek gainazal leuna apurtzen dute eta gutxinaka zabaltzen joaten dira. Gaua laster helduko da eta lotarako lekura heltzeko dago oraindik gure laguna. Eguneko lantegietatik atseden hartzeko garaia heldu zaio.