Banderen dantza (Dance of the flags)

Montreux (Suitza)

Kai honek ez ditu gaurkoz untzi gehiagori arrera egingo. Hutsik gelditu da egunak iluntasunari ihes egingo balio bezala. Haizeak soilik mugiarazten du zerbait lekuan. Banderak bere lekuan ari dira ezker-eskuin, gora-behera, saltoka.

Magala bukaerako herrixka (Town at the bottom of the hill)

Montreux (Suitza)

Mendi magalaren bukaeran, han behekaldean, herrixka hazi da. Lakua alde batetik eta mahastiak bestetik estutzen dute. Ezingo du nahi beste handitu, hala ere bere horretan bizitza lasai eta pausatu baterako leku aproposa da.

Kolore epelak (Warm colours)

Montreux (Suitza)

Zeruak kolore beroak hartzen ditu arratsaldearen bukaera aldera. Gorriz, laranjaz eta horiz betetzen da ortzia. Uretara ere heltzen dira. Zeruko urdin kolorearekin pixkanaka nahasten dira.

Ilun da dagoeneko (It is already dark)

Montreux (Suitza)

Ilun da dagoeneko. Eguzkiak gaurkoz amore eman du eta ortzimuga atzetik desagertu da. Bihar goizean agertuko da berriz, atzeko ortzimuga gainetik.

Mahatsondoen mendi hegala (Hillside of the vineyards)

Montreux (Suitza)

Aldapa leunetan gora hazten dira hoberen mahasti hauek. Lakuari so, bere haize ongarriaren ferekak jasoz daude eguzki epelaren zain. Paisai honek natura eta gizakiari zor die bere edertasuna, neurri beretxuetan.

Ainguratoki xume bat (Small anchorage)

Montreux (Suitza)

Laku erdian eta soil-soilik dago ainguratoki txikia. Zer motatako untzi geldituko da bertan? Hurrengoa heldu bitartean, mendi ederrari begira eta arratsaz gozatzen pasa dezake denbora. Horrela egin dugu guk behintzat.

Hegazti igerilariaren lorratza (The track of the swimming bird)

Montreux (Suitza)

Hegazti igerilaria ur gainean olatuak uzten ditu lurrerantz bueltan doan bitartean. Olatu koxkor horiek gainazal leuna apurtzen dute eta gutxinaka zabaltzen joaten dira. Gaua laster helduko da eta lotarako lekura heltzeko dago oraindik gure laguna. Eguneko lantegietatik atseden hartzeko garaia heldu zaio.

Azken errainuak loreentzako (Last rays for the flowers)

Montreux (Suitza)

Loreek gaurkoz agur esan beharko diote eguzkiari. Goizean jasoko dute berriro ere bere argi bizigarria. Bitartean, atseden hartu, beharbada lo hartu, egingo dute. Egunaren ilunean ez du intsektuen bisitarik izango.

Lore fresko sorta (Bunch of fresh flowers)

Montreux (Suitza)

Loreak bere hoberenean daude udaberria hastean. Landareak ernamuina freskoz beterik daude. Kolore berdea inoiz baino biziagoa da. Loreak nahasten dira. Nork intsektu gehiagoren atentzioa bereganatuko duen leihan sartuak dira.

Arratserantz igeri (Swimming towards the sunset)

Montreux (Suitza)

Ahate niminoa arratserantz igerian doa. Argiari begira amaitu nahi du eguna. Lakuaren ur urdina gorritzen den lekura heldu nahi da. Bertan gausentiaren magia ulertzeko modua izango ei du?

Gautzen ari du (It is going dark)

Montreux (Suitza)

Gautu du. Zerua urdinetik beltzera jotzen du. Lakua lasai dago. Zerua hodeiekin dago. Urak dagoeneko gau itxura hartu du. Eguzkiaren azken izpi isladak desagertzen ari dira.

Zerua argi, lurra ilun (Bright sky, everything else dark)

Montreux (Suitza)

Gautzen hasia da. Eguzkiak bere bideari jarraitzen dio eta gaurkoz iluntasuna baino ez du utzi. Arratsaren kolore beroek betetzen dute zerua. Gaueko belztasuna hedatu da lurrera.

Arratsaren islada (Sunset reflection)

Montreux (Suitza)

Eguzkiaren sartzeak islada hori zoragarria eman dio eraikuntzari. Uretara ere hedatu da islada indartsua.

Arrats baten koloreak (Colours of a sunset)

Montreux (Suitza)

Kolore saltsa ederra eta zoragarria arrats honena. Laranjak, horiak eta moreak osatzen dute espektakulu hau. Naturak bere edertasuna debalde erakusten digu. Gure esku dago mesede hau itzultzea. Ez zaintzekotan, naturak berak eskatuko dizkigu kontuak.

Liraina denak erakarriak (Attracted by the beauty)

Montreux (Suitza)

Askok maite dugu naturaren espektakulu ikusgarriak. Ez bat ez bi, jendetza biltzen gara. Eman arrats eder bat laku zoragarri batetik ikusteko aukera eta harera joango gara, liraina dena erakartzen bait gaitu.

Hodei koloretsua, ur koloretsua (Colourful clouds and water)

Montreux (Suitza)

Zeruak eta lurrak bat egiten duten puntuan finkatzen da gure atentzioa. Hodei luzeek bere bidaia goi haizeen mende egiten dute eta azkar igarotzen dira gure begirada aurretik. Eguzkiaren margoei, baina, ez diete erraz ihes egiten. Arrats koloreak hartuta doaz bere hegoalderako bidean zehar.

Eseri eta ingurua behatu (Sit down and check around)

Montreux (Suitza)

Jende andana bildu da txoko honetan. Lasai eseri ur ondoan eta olgetan izateko lekua zinez ona da. Ur leun eta lasaia zabal hedatzen du gure aurrean eta atzean mendikate erraldoi batek jartzen dio muga gure ikusmirari.

Edertasunaz mintzo (Talking about beauty)

Montreux (Suitza)

“Begira. Eguzkia hor dago. Urazpira sartuz desagertu behar dela ematen du” esanez joan daiteke elkarrizketa. Momentuaren edertasuna handia da. Beste edozerri gailentzen zaio.

Arratsalde lasaia lakuaren ondoan (Quiet afternoon near the lake)

Montreux (Suitza)

Eguzkiaren islada luzea guregana heltzen da uraren gainean. Itzalek arratsaldearen itxura luzea hartu dute. Zerua urdin dago gaur. Hodeiak gutxi dira eta tarteka ikusten dira. Arratsalde epela eta eguzkitsu honi lasaitasuna dario.

Islada luzea (Long reflection)

Montreux (Suitza)

Lore hauen ondotik, eguzki sartzearen ikuspegi ezin hobea izango da. Loreen artetik ikusten den islada luzeak hori aurreikusten du. Laku ederrak jasoko ditu bere magalean eguzkiaren azken errainuak.