Lanbroa eta gailurra (Fog and summit)

Engelberg (Suitza)

Arrokazko hesi erraldoiek ere ezin dute galerazi lanbroaren etorrera. Berauek ere galtzen dira behee lainoaren besarkadaren barruan.

Bidaia lanbroan zehar (Trip through the fog)

Engelberg (Suitza)

Teleferikoa aurrera doa pixkanaka mendi gainerako bideean. Tartean basoa zeharkatzen du. Gehienbat mendi pinuak dituen basoa. Elurra nonahi ikusten dugu. Hau seinale da neguaern gordinean gaudela. Sentsazio hori lanbro lodiak indartzen du. Desiratzen nago gailurrera heltzeko. Esperantza daukat bertan eguzki printza batzuk ikusiko direla.

Bidai bakartia (Solitary trip)

Engelberg (Suitza)

Mendian gora goaz eta aurreko ibilgailuaren irudia hauteman baino ezin dugu ikusi. Hain dago itxia lanbroa. Momentu batez, munduan gu baino ez garela existitzen ematen du. Ihes egin dugu eta ingurua gure ondotik astiro eta erabateko isiltasunean igarotzen da.

Teleferiko kabina lanbro artean (Cable car cabin in the fog)

Engelberg (Suitza)

Teleferikoak etengabe doa gora eta behera, eskiekin ibiltzera edo kirol egitera etorri diren horiei garraio modu bat emateko. Lanbro artean bada ere, ondo ikusten da atzeko basoaren kontrara.

Goiz lanbroa (Morning mist)

Schwellbrunn (Suitza)

Goiz lanbroa ez da erabat argitu oraindik. Gaueko hotzetik epeltzen ari da eguna. Elurrez estalirik dago mendialdea. Negua ate joka dator dagoeneko.

Haizeak eramandako lanbroa (Fog dragged by the wind)

Schwellbrunn (Suitza)

Haize arinak aurpegia laztantzen digu. Gorago, baina, libre ibiltzen eta trabarik gabe ibiltzen da. Lanbroaren hodei alferrak gogoz eragin eta berarekin eramaten ditu bere bidai luzean zehar.

Lanbroa heltzen (Coming fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa heltzen ari da hirira. Pixkanaka ezkutatzen ditu inguruko basoak, gero etxeak, kaleetara eta errepideetara heldu arte. Irentsi bezala egiten ditu, tapaki lodi batean ezkutatu.

Egun lanbrotsua (Overcast)

Laudio (Euskal Herria)

Egun lanbrotsuetan argia lausotzen da. Zerua buru gainean izatearen inpresioa izaten da ere. Euria agintzen dute honelako egunek, bazterrak geruza fin distiratsuarekin estaliko dituena.

Elurra eta lanbroa nahasian (Snow and fog)

St. Gallen (Suitza)

Elurra nonanhi metatzen joan da. Gaur lanbroarekin nahastuta ageri da. Aurten elur urtea izan da eta luze iraun du inguruko zelaietan eta mendietan.

Petraldu da eguraldia (The weather went bad)

St. Gallen (Suitza)

Petraldu da eguraldia. Lainoa jeitsi, eguzkia estali eta eguna ilundu da. Trenean ibilita eguna azkarrago joaten da.

Eliza lanbro artean (A church in the mist)

St. Gallen (Suitza)

Eliza lanbro artean eta zuhaitzen atzean ezkutatzen da. Adar biluziek, baina, forma borobilak eta dorre puntadunak ikusten uzten du.

Adar soilak (Empty branches)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitzak udazkeneko jantzia darama soinean. Adar soilek eta hosto marroixkek egiten dute sasoiko irudia.

Adaburuak (Treetops)

St. Gallen (Suitza)

Arbolen adarrek hostorik ez dute, adaburua lanbroan galtzen da.

Parke bakartia (Quiet park)

St. Gallen (Suitza)

Parketxo lasai bat, goiz hotz honetan bakardadea eta lasaitasuna bilatzen duenarentzat egoki.

Egun lanbrotsu betea (Foggy day)

St. Gallen (Suitza)

Egun lanbrotsuak hiria itxuraldatzen du. Eguerdian ilunabarreko argiaren leuntasuna nabaritzen da.

Txanodun berokia soinean (Wearing a hooded jacket)

St. Gallen (Suitza)

Ez dago giro kalean ibiltzeko. Berokia jantzita, txanoarekin eta burua sorbalda tartean sartuta ibili behar da.

Laku lanbrotsua (Foggy lake)

Rapperswil (Suitza)

Zurich lakua udazken bukaeran lanbroak estaltzen du. Untziak geldirik, ur lasaia. Gaur ez da lakuan ibiltzeko eguna. Ez da giro.

Izotza eta lanbroa nagusi (Ice and mist everywhere)

Appenzell (Suitza)

Adar zuriak zuhaitzen neguko jantzi. Lanbroak eta hotzak ehundutakoa.

Paisai elurtua Appenzellen (Snowy landscape in Appenzell)

Appenzell (Suitza)

Paisai elurtua Appenzelleko baserrian. Belardiak hesiek banatuta eta etxe soila mendixka baten gailurrean. Zuhaitz biluztuak ere, abarren iluna elur zuriarekin kontrastea eginez.

Harkaitz pareta (Rock wall)

Pfäfers (Suitza)

Egun goibela bailara estuan. Behelainoak harkaitz hormak mihazkatzen ditu. Udazken arbolak hostoak gorrituak dauzkate.