St. Gallen (Suitza)
Elurra eta lanbroa ohizkoa da St. Galleneko mendialdean. Ondoan dagoen Konstanza lakuak (Bodensee) bidaltzen du udazkenetik, udaberrira bitartera. Ihes egiteko, nahikoa da mendian buelta bat ematea.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Elurra eta lanbroa ohizkoa da St. Galleneko mendialdean. Ondoan dagoen Konstanza lakuak (Bodensee) bidaltzen du udazkenetik, udaberrira bitartera. Ihes egiteko, nahikoa da mendian buelta bat ematea.
St. Gallen (Suitza)
Egun honetan ere behelainoa ez zen egun osoan kendu. Mendi buelta egiten baserri honen ondotik pasatu nintzen. Tximiniako kea lanbroarekin nahasten zen eta etxaldea jan behar zutela ematen zuen.
St. Gallen (Suitza)
Atzoko irudi hemen. Orain baina, edizioarekin jokatu nuen irudiari hondoko kolorea gehitzeko. Lanbroak efektua lagundu du argi horixka ematen.
St. Gallen (Suitza)
Basoan zeharreko bidea urrunean lanbroan galtzen zen. Izotza arboletan zetzan. Negu beteko arratsaldea Suitzako mendialdean.
St. Gallen (Suitza)
Bidean enbor ebaki hau aurkitu nuen, inguruan zegoen bakarra. Basoa lanbroan murgilduan zegoen eta arratsaldeko azken eguzki errainuak zuhaitzen artean ageri ziren.
St. Gallen (Suitza, Switzerland)
Mendi gainetik ikuspegi polita zegoen. Lanbroak bailara betetzen zuen eta arratsaldeko eguzkiak gainak gozo berotzen zituen.
St. Gallen (Suitza, Switzerland)
St. Gallen elurrez estaltzen da urtean pare bat hilabetetan. Garai horretan lanbroa ere sarri izaten da. Honetan bi elementu horiek zuhaitz ilada apaindu dute irudi gogoangarria sortzeko.
Gorbeialdea (Euskal Herria)
Neguko argiak distira ateratzen dio lanbroari, gailurra ferekatuz igarotzen delarik.
Bilbo (Euskal Herria)
Bilboko lanbro artean ikusten zen Artxanda menditik neguko egun eguzkitsu honetan. Lanbro artean eta arratsaldeko itzalek erdi ezkutatuta, itxura misteriotsua zuen hiriak.
Laudio (Euskal Herria)
Lanbroaren gaina zapaltzen ari nintzela sentitzen nuen. Urrunean mendi tontorrek (Untzueta, Gorbeia) irlak ematen zuten. Lanbroan nabigatzeko gogoa ematen zuen.
Laudio (Euskal Herria)
Bidean ez nituen soilik pinuak aurkitu. Bide ertzeko zuhaitz hauek ere forma bereziak zeukaten. Hostoz biluztuak, hasi berria den negurako prest zeuden. Lanbro artean, izaki misteriotsuak eta sekretuak ematen zuten.
Laudio (Euskal Herria)
Negu hasiera honetan eguraldia epela suertatu zen baina goiz honetan lanbro trinkoa zegoen. Argazki interesgarriak ateratzeko garai ezin hobea izan zen egun hura. Mendi bide batean ibilian aurkitutako pinua da hau.
Poschiavo (Suitza, Svizzera)
Gure trena aldapan gora doa pinudi batetan zehar, lanbro artean. Azaroako argiak ilunabar itxura hartu du, oraindik arratsaldea gaztea bada ere.
Our train climbs the mountain through a pine forest, surrounded by mist. The November daylight starts to resemble dusk, although the afternoon is still young.