Marrigorringoa bere bidean (Lady Bug walking)

Cardano (Italia)

Marigorringoak bere bidea egiten du belar hostoan zehar. Baina, zer egingo du muturrera heldutakoan. Buelta emango al du? Ala hegoak astindu eta hurrengo landarera hegan joango al da? Egoera muturrera eramandakoan irtenbidea aurkitzea ez al litzateke hori?

Arratsalde parteko argia (Evening light)

St Gallen (Suitza)

Arratsalde partea helduta, negu garaiko eguzkia ezkutatzear dagoela ematen du. Leiho ondoko landare honek argi gutxi jasoko du egunak luzatzen diren arte.

Adar tenteak (Upright branches)

Flims (Suitza)

Adarrak tente edo adar okertuekin, bi modutan hazten dira eder landareok. Hosto txikiak, adar luzeak eta lurrari itsatsiak. Eguzkia jaso eta elurretatik erraz babesteko akaso.

Landare koloredunak (Colourful plants)

Flims (Suitza)

Landare koloredunak, usaidunak. Bista eta usaimena goxatzeko.

Perretxiko arriskutsua (Dangerous mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Perretxiko gorria puntu zuriekin. Ederra baina arriskutsua.  Jan ez behar dena. Basoa bere horretan utzi eta mantendu behar dela gogorarazten edo?

Landare berde mardula (Green and big plant)

St. Gallen (Suitza)

Landare berde mardula marra zuriduna lorategiak edertzen ditu. Kolorea eta bolumena ematen die.

Landare ahitua (Eaten plant)

St. Gallen (Suitza)

Intsektu guztiek ez diete landareei mesede egiten apopilo jartzen direnean. Larbaren batek hartuko zuen sastraka hau etxe moduan eta ia ahitu arte jan du.

Fraideen lorategia (The garden of the monks)

Neustifeko monastegia, Brixen (Italien)

Alpeetako tontorretatik ongi babestua dago lorategi xume hau monastegiaren barne patioan. Negu hotzenetan ere natura puxka bat eskura edukitzea, izan daiteke burua lasaitzeko modu hoberena harrizko eraikuntza honen barnean bizitzen direnentzat.

Ur-zurrusta (Water stream)

Neustifteko monastegia, Brixen (Italia)

Ur-zurrustak martxan lorategia eder mantentzeko.

Landarea eta horma (A plant and a wall)

Neustifteko monastegia, Brixen (Italia)

Neustifeko monastegia Brixen ondoan dago, baserrian dagoen bailara batean. Lorategi handi bat, baratza, mahatsondoak eta kafetegi bat du eta bertan munduko izotz-kafe handiena.

Udak idortutako landareak (Plants dried by the Summer)

Ikusmira zabala (Wide view)

Artilea, botila eta landara (Whool, bottle and plant)

Engandine27

Putzua (Pond)

Nuuksio12

Bidezidorra argi-ilunean (A path along the shadows)

Cornwall5_psd

Lainotsu (Misty in the bay)

Laajalähdessä

Misty in the bay / Lainotsu