Monte Generoso (Italia)
Trena altu igo da. Mendiaren gailurreraino ailegatzen da bertara bisitariak igotzera. Eserleku horiek ez dira atzo berriak jarritakoak. Nabari zaio aspaldi ari dela bide hau egiten.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.
Cardano al Campo (Italia)
Adarrok beraien zuhaitzak galdu eta lurrean bukatu dute. Agertzen dituzten kolore arreak basoari epeltasuna ematen diote. Pinaburuek oraindik ere bizitzara buelta dezakete, zentzu poetikoan behintzat.
Montreux (Suitza)
Zeruak eta lurrak bat egiten duten puntuan finkatzen da gure atentzioa. Hodei luzeek bere bidaia goi haizeen mende egiten dute eta azkar igarotzen dira gure begirada aurretik. Eguzkiaren margoei, baina, ez diete erraz ihes egiten. Arrats koloreak hartuta doaz bere hegoalderako bidean zehar.
St. Gallen (Suitza)
Kandela zapalak piztuak desirez eta erregu apalez, jainkoren batek entzun eta bete ditzan.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak berriro protagonista. Zoru ilunaren gainean pilatutak. Bere koloreak harro erakutsiz, euri erori berriaren distira oraindik agertzen duten bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Koloretsu dira arrain mota hauek. Iturrietan eta akuarioetan ikusgai jartzeko aukeratutakoak. Horregatik edo, lotsagabe hurbiltzen dira inguruetan dabilen edonorren albora.