Itsasoa lasai dago gau bezpera honetan. Ez dirudi ekaitzak jo behar duenik. Ez dirudi olatuak harrotu behar direnik. Beraien erritmodun joan etorrien musika baino ez da entzuten.
Kale kantoi lasaian amaitu dugu paseoa. Harrizko kale zoruak auto gutxi ikusi ditu, belarra hazita bait dago dagoeneko. Arratsaldeko ordu txikietan inor ez dabil hemendik. Jada etxean egon beharko du jende gehiena.