Menditsua, bortitza, latza (Mountainous, harsh, rough)

Kronberg (Suitza)

Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.

Apar zuria harroka latzean (White foam on the tough rock)

Isla (Espainia)

Apar zuri harroak eta harroka gogor garratzak egiten dute topo. Behin eta berriz, etengabe, elkartuko dira. Beraien harremana, baina, ez da goxoa, bortizkeriak ekarritakoa baizik.