Laudio (Euskal Herria)
Ilusenti garai bete betea da. Zeruan eguzkiaren argia irauten du. Kaleko argi artifizialak kolore epela dauka. Etxerako bidea erakusten du. Tartean iluntasuna gailentzen hasia dago. Gaua laster heltzear dago.
Eguneko argazki bat
Laudio (Euskal Herria)
Ilusenti garai bete betea da. Zeruan eguzkiaren argia irauten du. Kaleko argi artifizialak kolore epela dauka. Etxerako bidea erakusten du. Tartean iluntasuna gailentzen hasia dago. Gaua laster heltzear dago.
Laudio (Euskal Herria)
Harrizko eraikuntza erraldoia mendiaren erdian, kareharrizko zoru gainean hazia. Harria harriaren gainean. Bere inguruan bizitza loratu zen haraneko oparutasunetik urrun egon arren. Herrixka txikia hartu zuen lekuak, mendiko bideak eta santutegiaren hurbiltasunak bultzatuta.
Laudio (Euskal Herria)
Kanpai dorrea altua eta mehea da. Bi kanpai handi eta balkoi eder bat lorez apainduta dauka. Ez da horrelakorik ikusteko erraza, batipat elizatik aparte eraikita dagoelako.
Laudio (Euskal Herria)
Luzia deunaren eliza honek mendeak daramatza fededunak jasotzen. Otoitzerako etxe apala da baina duina. Harriz, zurez eta harri gehiagoz egina dago. Denbora igarotzeak dakarren higadura jasateko prestatuta dago.
Laudio (Euskal Herria)
Eskilara altu hauek ez dira guztiontzat egokiak. Maila bat eta beste igo edo jeitsi beharra ez da batere erosoa. Hesidun pasabideak Ermuko santutegira darama. Leku hau basatia eta bakartia dirudi baina aintzinatik bizi izan da jendea hemen.
Laudio (Euskal Herria)
Zaingorri ederra. Harro begiratzen du urrunera. Uda betea da eta loreak bere onenean daude. Zutoina berde eta sendo, lore handiak eta ugari. Eguzkia eta ura behar du hazteko eta horietatik nahikoa du.
Laudio (Euskal Herria)
Haizeak bere jolasetan dabil oihal puskekin. Gora, behera, ezker, eskuin dantzari dabil eguzkitakoarekin.
Laudio (Euskal Herria)
Leihotik negu eguerdiko argi motela sartzen da. Idazmahaia erdi argiztatua, erdi ilunetan uzten duena.
Laudio (Euskal Herria)
Erreka urez bete da egunotako euri jasak eta gero. Bazterretako belarrak ferekatuz jeisten da ura, bere bidean landare bat edo beste eramanez.
Laudio (Euskal Herria)
Kanpoko baratzan lurrak atseden hartzen ari da. Egun labur eta tenperatura hotzek ez bait die barazkiei uzten, haren jana eta uraz baliatu eta gogoz hazten. Belar maskal batzuek hartzen dute beraien lekua momentuz.
Laudio (Euskal Herria)
Egun lanbrotsuetan argia lausotzen da. Zerua buru gainean izatearen inpresioa izaten da ere. Euria agintzen dute honelako egunek, bazterrak geruza fin distiratsuarekin estaliko dituena.
Laudio (Euskal Herria)
Olatuak altuera handia harrapatu du aldi honetan. Aparrak gainazal zuloduna ematen dio. Hurbiletik behatzean, ur forma erraldoia testura berezia dauka. Azkar aldatzen dena, ura eta aparra nahasten duena eta bizi dirauena.
Laudio (Euskal Herria)
Hodeitsu eta ilun dago eguna, izan ere euria barra-barra ari du. Garai egokia da horretarako, udarako nahikoa hezetasun pilatzeko urtaroa.
Laudio (Euskal Herria)
Badago zer ikusia gaur eta hemen, izan ere ez da ohikoa ibaia horrela izatea. Apar batean dator ura presa honetan.
Laudio (Euskal Herria)
Ikusmina pizten dute naturaren elementuek. Euria barra-barra aritu ondoren kuriositatearekin beldurra nahasten da, ura basati bait dator.
Laudio (Euskal Herria)
Gogor jo du euriak azken egunotan. Ibaia handitua dator orain, indar bortitzarekin, olatu apartsuekin. Ikara sortzen du ur emari hau ikustea.
Laudio (Euskal Herria)
Baratza hutsik dago garai honetan. Belar gutxi batzuk baino ez dira geratzen uda garaitik.
Laudio (Euskal Herria)
Zurrunbiloak eta ur lasterrak sortzen dira ur mailak gora egiten duen einean eta bertan dantzan ibiltzen dira ibaian pilatutako adarrak eta zikinkeriak.
Laudio (Euskal Herria)
Ur handiak datoz ibai harroan behera. Ibaia urez lepo doa, zurrunbiloka, bitsua. Aurretik jartzen zaiona berarekin eroan eta bazter batetan askatuko du, sasietan lotutako ohial zati hau bezala.
Laudio (Euskal Herria)
Ahate taldeak atseden momentu baten bila gelditu da ibaian. Elkarri jarraitzen diraute, bere bidea galtzeko beldurra izango balute bezala.