Laudio (Euskal Herria)
Ibaiaren gainetik hiru hegazti pasatzen ari dira. Itzalak baino ez badira ere, ahateen itxura erraz hartzen zaie.
Eguneko argazki bat
Laudio (Euskal Herria)
Ibaiaren gainetik hiru hegazti pasatzen ari dira. Itzalak baino ez badira ere, ahateen itxura erraz hartzen zaie.
Laudio (Euskal Herria)
Hara ibaia urez ongi hornitua darraio bere bideari, itsasoa noiz aurkituko duen zain.
Laudio (Euskal Herria)
Herriko plaza eta bertan udaletxea. Frontean erlojua eta egun handietarako balkoia. Halakoa da gure inguruko plaza askoren itxura.
Laudio (Euskal Herria)
Euritakoa ezinbestekoa izaten da egun hauetan. Eskuak poltsaz beteta izanda ere, eutsi behar zaio blai gelditu nahi ez duena. Bestela ere, argazkilariaren modura aterpean gelditzea badago.
Laudio (Euskal Herria)
Zorua distiratsu ageri da eroritako euriak sortutako alfonbra gardenaren behean. Euria barra-barra ari duela esnatu da eguna, baina etxean ezin geldirik gelditu. Egunerako erosketak egitera irten behar eguraldi honekin.
Laudio (Euskal Herria)
Euria eten gabe erortzen da gaur. Euripean ibiltzea tokatu zaio emakumeari. Jantzi koloretsuak aukeratu ditu okasiorako.
Laudio (Euskal Herria)
San Juan gauean sua, dantza eta magia dira nagusi. Jendea San Juan suen inguruan biltzen dira etorri berria den udari agurra emateko eta gogo txarrak garretan uztera.
Laudio (Euskal Herria)
Artzai txakurra bere txandaren zain egongo da. Ardien atzean korrikan egiteko noiz tokatuko zaion zain eta bere bidean ahalik eta zuzenen eramaten saiatzeko zain.
Laudio (Euskal Herria)
Lasaitasun momentua joana da. Orain, lanera joan behar dute berriro. Artzain txakurrari lan zailak jartzera, bere gaitasunak erakus ditzan.
Laudio (Euskal Herria)
Jateko pausa behar dute animaliek. Izan ere, espektakuluaren protagonistak dira baina txakurrek izaten dute atentzio handiena.
Laudio (Euskal Herria)
Arratsalde honetan astia eta aukera dago lagunekin biltzeko ekitaldia aurrera doan bitartean. Hizketaldiak tarteka artzain txakur txapelketaren inguruan dabiltza eta tarteka azken aldian topo egin zutenetik gertatu denaren inguruan ere.
Laudio (Euskal Herria)
Ardiek lana dute bere inguruan gertatzen dena ulertzen. Zer dela eta etortzen dira txakur horiek gure ingurura? Zer dela eta biltzen da inguruko jendetza?
Laudio (Euskal Herria)
Txakur hau ez dirudi nagusiari kasu handirik egiteko prest dagoen. Nahiago ardien atzetik korrika ibiltzea.
Laudio (Euskal Herria)
Artzaia ari da artaldea zaintzen. Zakurra ere inguruan du. Baina ez da ari mendian, hirian baizik. Txapelketara etorria eta orain zain, bere txanda noiz helduko zain.
Laudio (Euskal Herria)
Ardien zainketan trebatutako txakurrak bere lana gustokoa du. Ezin dio animaliei begia kendu.
Laudio (Euskal Herria)
Binaka dantzan hasita eskuari heldu, begietara begiratu eta denbora moteltzen da. Adiskidetasunaz edo maitasunaz goxatzeko momentua da.
Laudio (Euskal Herria)
Alai, pozik ari dira dantzan. Gaur problemarik ez dago. Eskuetatik heldu eta eragin aldakei.
Laudio (Euskal Herria)
Dantza eta dantza aritzen da jende hau kaleetan, parkeetan, bakarka, binaka eta denak batera. Ondo pasa, lagunekin gozatu, herriko kaleak animatzea, horretan ari da jendea egun hauetan. Jantzi koloredunekin edo arropa sinpleagoekin, denak batera ari dira.
Laudio (Euskal Herria)
Saltsa egoten da okasio hauetan. Haurrak buruhandien inguruan korrika eta gazteenak negarrez ihes egiten gurasoen babesera.
Laudio (Euskal Herria)
Jendetza biltzen da udako festetan jai herrikoietan. Erraldoiak eta buruhandiak, azokak, musika, artzai txakur leihaketa, janari dastaketa, odolkia bereziki.