Laudio (Euskal Herria)
Umeak erraldoien inguruan korrika aritzen dira eta buruhandiren bat inguratzekotan agudo egiten dute ospa, bere kolpeei eskapuka.
Eguneko argazki bat
Laudio (Euskal Herria)
Umeak erraldoien inguruan korrika aritzen dira eta buruhandiren bat inguratzekotan agudo egiten dute ospa, bere kolpeei eskapuka.
Laudio (Euskal Herria)
Gau bezpera mendi gain batean berezia da. Ezagutzen dugun mundua lauso, poliki desagertzera jotzen du. Dena berria, arraroa eta misteriotsua da.
Laudio (Euskal Herria)
Zauria ez da sendatuko baina bizitzen jarraituko du zuhaitzak.
Laudio (Euskal Herria)
Zuhaitzaren ederra jaso eta galdera egiten du argazkiak. Zergatik apurtuko zen abarra? Tximista batek joko zuen? Haizeak botako zuen? Pagoak adinaren nekeaz erortzen utziko zuen? Erantzunik ez dut.
Laudio (Euskal Herria)
Pago zaharrek gure basoetako politenak izango dira. Urteetan zehar erabili ditu gizonak egurrerako. Horren aztarna enbor ebakiak dira. Hala ere, ez die itxura zatartzen.
Laudio (Euskal Herria)
Egun zoragarria suertatu zen lagunekin mendi buelta egiteko. Argazkiak egiten gelditu ginen haiek eta ni. Bakoitzak bere bidetik jarraitu genuen gero.
Laudio (Euskal Herria)
Mendian behera, baso batean argia zuhaitz adar artean fin-fin iragazten da. Neguan egun zoragarri hau aurkitzean, barnea ere epel gozatzen da.
Laudio (Euskal Herria)
Lanbroaren gaina zapaltzen ari nintzela sentitzen nuen. Urrunean mendi tontorrek (Untzueta, Gorbeia) irlak ematen zuten. Lanbroan nabigatzeko gogoa ematen zuen.
Laudio (Euskal Herria)
Bidean ez nituen soilik pinuak aurkitu. Bide ertzeko zuhaitz hauek ere forma bereziak zeukaten. Hostoz biluztuak, hasi berria den negurako prest zeuden. Lanbro artean, izaki misteriotsuak eta sekretuak ematen zuten.
Laudio (Euskal Herria)