St. Gallen (Suitza)
Lasai esnatu da eguna. Elurrak soinuak lausotzen ditu eta bizitza erritmoa geldotu.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Pausoak emanez egiten da bidea. Eguzki argia hanken artean pasatzen da lurraren kontra itzala sortu arte. Lauso edo argi beti aurrera urratsa emanez.
St. Gallen (Suitza)
Txorinoa lauxo ageri da, jan bila hara eta hona saltoka ari den bitartean. Kamerari zeharka begiratzen du, gehiegi ez hurbildu gaitezen.
St. Gallen (Suitza)
Lore zuriak udaberria ospatzeko. Irudiaren lausotasunak garaiaren gozotasuna irudikatzen du. Koloreak zuri eta berde. Biziak, alaiak urteko sasoiaren tankerara.
Suances (Espainia)
Gaueko lehenengo orduak dira eta enbatak bere gorenean dirau. Olatuak hondartzara haserre eta indartsu datoz eta soinuak gaua hartzen du.
Poschiavo (Suitza, Svizzera)
Trenaren martxak argazkiari itxura lausotua ematen dio eta leihoak bidaiarien islada jasotzen du. Detaile hauek pinudiaren itxura misteriotsua areagotzen dute.
The running train adds a blurry taste to the picture. In addition, the windows reflect the other travellers. These details add to the mysterious look of the pine forest.
Poschiavo (Suitza, Svizzera)
Gure trena aldapan gora doa pinudi batetan zehar, lanbro artean. Azaroako argiak ilunabar itxura hartu du, oraindik arratsaldea gaztea bada ere.
Our train climbs the mountain through a pine forest, surrounded by mist. The November daylight starts to resemble dusk, although the afternoon is still young.