Rapperswil (Suitza)
Hostoak arbolen hatzak bezalakoak dira. Behar duten oxigenoa eta argia eguratsetik hartzen dute, eskuak baitlira.
Eguneko argazki bat
Pfänder (Austria)
Hostoa lehortzen den neurrian estutzen da, zainak agerian geratzen zaizkio eta kolorea aldatzen zaio. Biziak ihes egin dio. Heriotza programatua izan du. Orain pixkanaka deskonposatu eta bere lagunentzako ongarri bihurtuko da.
Pfänder (Austria)
Urtaro hotzetan eroritako hosto bat korapilatuta gelditu da hesiaren bilbean. Hesira haizeak ekarria etorriko zen. Erori ez erori dago. Beharbada beste haize bolada baten ufadak hartuko du azken erabakia.
Cardano (Italia)
Haritzaren hostoak herdoiltzen hasiak dira, seinale eguzkiak indarra galdu duela eta negua ate joka datorrela. Udaberri eta uda atzean gelditu dira eta hostook sasoi luzeko arrastoak agertzen dituzte, pitxadurak eta apurtutako ertzak nonahi. Laster eroriko dira lurrera eta arbola lo tankerako atsedena hartuko du hurrengo udaberria arte.