Goroldioa eta hostoak (Moss and leaves)

Bad Soden (Alemania)

Goroldioa eta hostoak. Bata bizia, besteak dagoeneko hilik. Baina oraindik ez dira balio gabekoak. Basoko beste biztaleentzat jaki modura balio handia dute. Udazkena eta neguan zehar makina bat onddo eta intsektu elikatu dira beraiei esker.

Udazken alfonbra (Autumn carpet)

Bad Soden (Alemania)

Lurretik bukatu dute udazkena zuhaitz hostoek. Horri ezin diote izkin egin. Urte guztietan gertatua da eta gertatuko da. Alfonbra karraskaria osatzen dute eta basoko soinua dominatzen dute.

Hosto zahar eta berriak (Old and new leaves)

Lehmen (Suitza)

Hosto zaharrak eta hosto berriak, denak daude izotzaz apainduak. Ihintza izoztuak inguratzen ditu eta goroldio leunaren gainean goxo pausatutak daude.

Hosto izoztuak eta ihartuak (Frozen and dry leaves)

Lehmen (Suitza)

Hosto erdi izoztuak eta bizi garra agortutakoak nahasten dira lurzuroan. Nahaspila polita, ederra ere, sortzen dute.

Harri gaineko bizitza (Life on a rock)

Lehmen (Suitza)

Harri gris lakatzak, goroldio berde leunak eta hosto zurrun bizitza gabekoak naturaren irudi txikia baina aberatsa sortzen dute.

Hosto erdi dekonposatuak edo natura hila (Half decomposed leaves)

Lehmen (Suitza)

Hostoak pilatu dira udazkenean zehar. Erabat deskonposatu baino lehen lurzorua estali eta betetzen dute.

Pinuaren hostoak (Leaves of a pine)

Lehmen (Suitza)

Pinua hostoak harro erakusten ditu elur artean. Bere berde kolore distira handiagoa izaten du ingurua arretzen den heinean. Hostoak finak eta puntadunak dira. Ederrak.

Zerua oskarbi udazkenean (Clear sky in Autumn)

Appenzell (Suitza)

Zerua oskarbi dago baina giroa ez dago epel. Ez dauka eguzkiak nahikoa indarrik hotza uxatzeko.

Hostoak bai zuhaitzik ez (leaves without trees)

Appenzell (Suitza)

Zelaian hostoak baino ez dira ikusten. Horiek erori diren zuhaitzak nonbait ondoan egon beharko dira ere. Zuhaitz multzoak kanpoko aldetik baino ezin du begiratu belardia. Erdialdea beste animali eta landareen erreinua da.

Zelaia hostoekin (Field with leaves)

Appenzell (Suitza)

Zelai honek udazkenaren zantzuak dauzka, baina urruneko gailurrek ez dira momentuz zuritu. Urtaro hotzak ez du oraindik indar nahikorik hartu udako gogorapenak erabat ahultzeko.

Zoruan sakabanatuak (Scattered in the floor)

Appenzell (Suitza)

Hosto lehorrek zoruan sakabanatuta bukatu dute haizeak edo jendeak bultzatuta. Udazkeneko arbolen adarrek ezin diote gehiago eutsi beraien pisu eskasari. Urteroko zikloa da, natura lotara doanekoa edo erdi hilda irauten duenekoa.

Udazkenean koloretsu (Colourful Autumn)

St. Gallen (Suitza)

Udazkeneko kolore biziak protagonista bihurtzen dira. Arboletan daude. Lurrean daude. Uretan isladatzen dira. Zerura hedatzen dira haizeak jotzen duenean.

Arbola udaberri hostoekin (Tree with Spring leaves)

Mörschwil (Suitza)

Udaberri garaia indar osoz heldu da. Hostoek adarrak jantzi dituzte eta txoriak patxadatsu hartzen dute atseden. Laster, baina, jana bilatzeari berrekin beharko dio. Garai oparoetan ere urdaila bete behar da.

Udazkena ate zahar aurrean (Autumn at the old door)

Liérganes (Espainia)

Pixkanaka neguko hotza eta iluntasuna gailentzen ari dira. Landareetako hosto lehorrak euriak utzitako putzuetako urarekin nahasten dira.

Kolore arreak nagusi (Earth colours protagonist)

Cardano (Italia)

Kolore arreak gailentzen zaizkio berdeari. Joaten ari den bizitasunak utzitako markak dira, hostoetako pitxadurak bezalakoak.

Basoko kolore arreak (Earth colours of the forest)

Cardano (Italia)

Kolore arreak lurra betetzen dute. Hostoetan ageri da. Perretxikoek ere kolore horiekin apaintzen dute bere kapela. Basoak atzean utzi du momentuz udaberriko eta udako berde bizia eta kolore marroixkekin jantziko da datozen hilabeteetan zehar.

Hosto idorrek ezkutatutakoa (What dry leaves hides)

Cardano (Italia)

Perretxikoak hosto idorrek ezkutatutak, baina apaindutak ere, ageri dira sarri. Lurretik irtetzea eta basoetan bizitzeak horrelakoak ekartzen ditu. Ze beste lagun espero daiteke udazken garaian bestela?

Hostoaren hurbil planoa (Close-up of a leave)

Cardano (Italia)

Hostoaren hurbil planoak erakusten dizkigu detaile ugari eta bere pitxadurak. Nekatuta eta ahitua ageri da eta laster amore eman beharko du, lurrera bota bere burua. Bertan deskonposatu eta hurrengo urterako birziklatua izango dela badaki.

Zahartua, arretua eta gogortua (Old, brown and hard)

Cardano (Italia)

Zahartutak, arretutak, gogortutak ere gelditzen ari dira hosto zaharrak. Adarrei nekez atxikitzen zaizkie eta laster lurrerainoko bidea egingo dute. Arrangura ez du sortzen baina, denbora luzea pasatu gabe berriek hartuko bait dute hauen lekua. Horrela izan da beti eta horrela jarraitu beharko du.

Udazken nahasketa (Autumn mix)

Cardano (Italia)

Lurrean nahasten dira tamaina eta mota orotako hostoak, lurra eta harri koskorrekin. Eguzki errainu leunen fereka jasotzen dute. Goroldioa hazten ikusten dute, deskonposatzen, lur bihurtzen, ari diren bitartean.