St. Gallen (Suitza)
Hosto busti multzoa. Euririk ez baina. Lanbroaren ferekak ematen die hezearen distira.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Hosto busti multzoa. Euririk ez baina. Lanbroaren ferekak ematen die hezearen distira.
Flims (Suitza)
Harlauza belarrek eta goroldioek inguratzen dituzte. Itxura geometrikoa, hosto idor bakanekin adornatua, itxura hipnotizatzailea.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak berriro protagonista. Zoru ilunaren gainean pilatutak. Bere koloreak harro erakutsiz, euri erori berriaren distira oraindik agertzen duten bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Lurzuroa ari da hosto zikuz betetzen. Kolorea berdetik horixka eta marroira aldatzen dute eta basoak eta hiriak udazkenez janzten dute. Gure gogoa etorri behar den giro hotz eta egun laburretara egokitzen hasten da.
St. Gallen (Suitza)
Hasi da eguraldia hozten. Joan dira egunak laburtzen. Hostoak zuhaitzetatik eroriko dira, alfonbra laranja eta horia sortuko dute.
St. Gallen (Suitza)
Hosto eroriak pilatzen doaz. Seinale udazkena aurrera doala. Laster egun motzak etorriko dira, tenperaturak jeitsiko dira eta elurra mendietara helduko da. Geroago, herrira ere jeitsiko da.
St. Gallen (Suitza)
Etorri berri den udazkenak hosto lehorrak utzi ditu lurrean harri koskor eta belarren artean. Kolore gorrixkak pixkanaka joan da paisaia betetzen aurreko hilabetean zehar.
St. Gallen (Suitza)
Topografia bat marrazten dute ohial beltzaren gainean itzalek eta hostoek.
St. Gallen (Suitza)
Natura hila. Hostoak lurrean, abar eroriak. Danak idortuak eta lurrean nahasturik.