Gaueko lehen orduak dira. Udako egun luzea bukatzear dago. Eguzkiak ilargiari utzi behar dio lekua. Etxeko argiak piztutak daude dagoeneko. Atsedenerako garaia heldu da gaurkoz.
Argi eta ilunek egiten dute irudi hau. Zeruaren argitasunak, arratsaldeko itzal luzeekin egiten du kontrastea. Zuhaitz okertuaren adarrak beltzean nabarmentzen dira. Bere bakartasunak eragin al dio itxura etsia eta konkortua emateko?
Eskultura bat ematen du argazki honek. Urrunean konkortutako estatua naturala eta hurbilago metalezko estatua mehe eta liraina. Taldea edertzen dute eguzkiak sortutako argi-itzalek.
Animali honek bizitza patxadatsua eraman ohi du. Bere pausuak laburrak dira eta abiadura geldoa. Horrela izanda ere, egoki lo egiteko lekua behar izango du. Lurrezko kabia, lastoz estalita, izango du atsedena goxatzeko leku egokia.
Tximino txiki polit hau haurrentzako filma fantastiko batetik aterata ematen du. Animali honek, ordez, zoo honetan biziko zen jaio zenetik. Zinemak ez dio batere axola. Harroka faltsu batean ematen du egun osoa eta benetako ohianik ez du ezagutzen.
Musker hau lasai dirau. Egoteko leku egokia aurkitua izango da eta ez du mugitzeko presarik izango. Begiak erdi itxita dauzka ere, erdi lo egon daitekelaren seinale. Amets on musker jauna!
Plaza zabalek erraz ematen dute bakardadearen itxura. Festa egun batean, nekez bilduko nahikoa jende leku honi bizitasuna emateko. Argidun arbola, gabonetako arbola, lekuaren erdian apenas da kapaz lekuari berotasuna gehitzen.
Gabonetako apaingarriak edonon ikus daitezke hiri askotako kaleetan. Ospakizunetarako garaian giroa sortzen dute eta irudi erakargarri eta misteriotsu ugari ere.
Aldare baten ondoan egonda, gabonetako arbol hau ohorezko lekua emana da. Garai bateko kandelez egina dago gainera. Aurreko garaiei keinua ziurtasun osoz. Bonbilek ematen diote argia arbola honi. Tradizioa pixkat eguneratzea erabaki dute, hala ere.
Ur eta argi ikuskizunak gau iluna era ikusgarrian betetzen du. Ur txorrotak dantzaka aritzen dira musikaren harira, ikusleen gogoa harrapatu eta harridura eragiten saiatuz.
Gau betean zeruko argia lurreko argia betetzen da. Borbor betean dago lekua, lotarako intentziorik erakutsi gabe. Egunez tamaina erraldoiko egitura hutsalak ematen dutenak, gauez hartzen dute itxura bizia.
Erosketa zentroa espektakulu zentroa bihurtu deneko leku batean, noraezean ibilita ikusten dut nere burua, zertara eta nora etorria naizen gogoratu nahiean.
Bi ate eta bi gela beraien atzean. Lekua argitsua, lasaia, iradokitzailea da. Bileretarako gelak izan, erakusketa gelak izan edo hitzaldiak leku egokia da museo barneko txoko hau.
Eliza bateko txokoa leihoxkatik sartzen den eguzkiak argiztatua ageri da. Kolore epelak nagusitzen dira. Hormako koadroak, kandela euskarriak, aldareak jasotzen dute argi goxoa eta dizdira berezia hartzen dute.
Gaueko atarian, kaleko argiak eta zeruko argia nahasten den garaian, arratseko koloreak nagusitzen direnean, xarma eta magiaz inguratuta egoten gara tarte baterako, lipar baterako.