Kaiolako erregea (King of the cage)

Frauenfeld (Suitza)

Ohianeko erregea herrialde epel batean eta kaiolan sartuta. Ez da ikusteko gauza aparta. Ez bada katu erraldoi honen handitasuna miresteko.

Hontza txikiaren lo kuluxka (Nap of small owl)

Zurich (Suitza)

Ez dezagun zaratarik atera. Hontza txikia lotan dago. Enborraren gainean hanka bakarraren gainean oreka mantentzea kuluxka bat egin bitartean, zirku hoberenetariko bateko trukoa deritzot.

Oiloa lotan (Sleeping hen)

Gais (Suitza)

Lotarako aukera ikusi dute egoiliar batzuk. Ondo lo egin eta bihar arte. Guk gure bisitarekin jarraituko dugu, bazkal ordua heldu arte behintzat. Gero, gerokoak.