Logroño (Espainia)
Kale hutsa arratsalde erdian. Non egongo da jendea? Lanean neurri handi batean. Dendadun kaleetan eguneko edo asteko erosketak egiten. Horrela izango da ziurrenik.
Eguneko argazki bat
Logroño (Espainia)
Kalearen goiko parteak bere bizi propioa dauka. Pribatutagoa da. Etxebizitza bakoitzak bere nortasuna erakusten du. Beharren arabera osatzen da. Loredun balkoiak edo burdinezko barandaz mugatutako eremu hutsa izan daiteke. Berdin leihoak. Eta eraikuntz denak teilatu batekin bukatutak daude, euriarengandik eta eguzkiaren garraztasunetik babesteko.
Logroño (Espainia)
Beste denda honek ere ez du denboraren examina gainditu. Familia negozioa izango zen beharbada. Gurasoak zahartzen joango ziren. Seme-alabek lanbide berri eta profitagarriagoak aurkituko zituzten. Bezero berriak ez ziren gehiago agertuko. Azkenean, lan gogorrak ez luke nahikoa mozkin ekarriko.
Logroño (Espainia)
Aintzinako harrizko eraikuntzak, pare bat mende zahar diren beste batzuk eta harri puskekin apaindutako kale zorua. Horrelakoa da alde zaharra hiri honetan. Mendeetako historia elkartzen dira kaleotan.
Logroño (Espainia)
Izkinan badago denda zahar bat aspaldi itxita dagoena. Garai batean hiriko liburudenda handiena zen eta jendea urrundik etortzen zen honera liburu berriak ezagutzera eta erostera. Istorio gehienak bezala hau ere bukatu zen. Jabe zaharra atseden hartzea erabaki zuen, hil baino aste bat lehenago. Orain beste liburuzale amorratu baten zain dago. Liburuz eta ametsez beterik.