Gauza txikia eta maitagarria (Small and lovely)

Seealpsee (Suitza)

Urrebotoi lore txikia da. Ezereza ematen du zelai zabalen erdian. Hala ere, gauza niminoak ere maitagarriak izan daitezke. Hutsunea utziko lukete egongo ez balira.

Belarrak eta loreak (Grass and flowers)

Seealpsee (Suitza)

Loreak eta belarrak indartsu hazten ari dira udaberri hasiera honetan. Hotzak eta elurrak utzitako zauriak joanak dira eta bizidunek galdutako protagonismoa berreskuratu dute.

Udaberri oparoa (Plentiful season)

Seealpsee (Suitza)

Belarra zein loreak indartsu hazi dira negua bukatu zenetik. Itxuraldatu da natura urtaro hotzeneko apaltasunetik oraingo oparotasunera.

Txoko bateko lore potoa (The flower pot in the corner)

Frauenfeld (Suitza)

Lore koloretsuez betetako poto batek txoko bat apaintzen du zoo txiki baten ibiltokian. Animalien kaiolen garratztasunari kontrastea ezarri nahiean edo. Apenas lortzen dute helburu hori betetzea. Porlanezko pareta grisak gailentzen bait dira, landare poto nimino honen gainetik.

Ur liliaren muturra (The tip of the water flower)

St. Gallen (Suitza)

Ur lilia lotsati antzean atera du muturra uretatik kanpo. Ingurua behatzen ariko da, kanporako bidea noiz eta nola egingo duen aztertzen bezala.

Uretako lore mardula (Lush water flower)

St. Gallen (Suitza)

Lore mardul bat uretatik jaiotzen da, urartean bizi da.

Lore erakargarria (Attractive flower)

St. Gallen (Suitza)

Lore argi batek intsektuaak erakarriko ditu. Animali txikiok janari bila joango dira eta bide batez polena sakabanatuko dute. Bi izaki desberdinen arteko sinbiosi adibidea da. Naturaren erreinuan arrunta den akordio mota bat da.

Uretako lorea (Water flower)

St. Gallen (Suitza)

Lorea ere uretatik jaioa dela ematen du.

Lore bat flotatzen (A floating flower)

St. Gallen (Suitza)

Uretan flotatzen bukatu du lore honek bere bizitza laburra.

Larreen koloreak (Colors of the fields)

St. Gallen (Suitza)

Moreak, horiak eta kolore gehiago dituzte gure larreetako loreek. Udaberrian, bizitza zikloa berritzen denean, atentzioa deitzeko lehia bizian aritzen dira.

Belar eta loreen balantza (Swing of grass and flowers)

St. Gallen (Suitza)

Haizearen mende, balantzaka daude loreak eta belar hostoak.

Erlea eta lorea (Bee and flower)

St. Gallen (Suitza)

Erleak bueltan dira neguko hotzaren ondoren. Erlauntza barruan negu luzea eman ondoren, orain garaia da janari freskoa eta goxoa aurkitzeko. On egin!

Loredun zelaia (Field with flowers)

St. Gallen (Suitza)

Zelai bat lorez betea udaberri bukaera heldu denean. Loreak oraindik ugari daude. Belarra fresko eta berde-berde dago. Naturaren motorra berotzen ari da.

Lore gorriak berlardi berdean (Red flowers in green field)

Goiuri (Euskal Herria)

Lore gorriek kolore biziz apaintzen dute belardi berdea.

Loreen kolorea zelaian (The colours of the flower in the fields)

Goiuri (Euskal Herria)

Udaberriak loreak nonahi utzi ditu. Lore txikiak belar artean hazten dira larreak bere koloreez apainduz.

Ura eta loreak (Water and flowers)

Freiburg (Alemania)

Ura eta loreak uztartu dira. Lili ustelkorrak eta kolore bizidunak edertasunaren eta memoriaren sinboloa dira hemen.

Loreak oroigarrian (Flowers in a memorial)

Freiburg (Alemania)

Lore sorta hauek oroigarria den iturrira ekarriak dira. Biztanle arduratsuek etengabe berritzen dute lekuarekiko atxikimendua eta ez dute ahazten lekua aldira apaingarri galantak ekartzea.

Petalo zuri, pistilo hori (White petals, yellow pistils)

St. Gallen (Suitza)

Urtaro beroa heltzen denean loreek kolorea ematen diote udari. Petalo zuriak eta pistilo horiak hauskorrak ematen dute baina beraien edertasuna trinkoa da.

Txori txikia (Small bird)

St. Gallen (Suitza)

Edozein etxeko lorategian aurkitu daiteke txoria eta aurkitu daiteke belarra. Oraingoan, baino museo batean ikusi dugu. Belarra benetazkoa dirudi. Txoria berriz egitazkoa dirudi arren, bizitasuna nabarmen falta du.

Oasi berde oparoa (Green lavish oasis)

Gossau (Suitza)

Belarrak, loreak, zuhaitza eta zuhaixkak batera hazi dira larre barnean eta inguruan. Altu hazi dira ere. Lurzorua ezkutatzen dute eta paisai berri bat eratzen dute. Berde kolorea nonahi erakusten duen oasi oparoa.