Simplon (Suitza)
Bidezidorrean oinatzak ageri. Lurrezko zoru soilduan oinak eta hatzaparren markak erraz nabarmentzen dira. Lekua bisitatu duten animali eta pertsonen aztarnak argi irakur daitezke.
Eguneko argazki bat
Simplon (Suitza)
Bidezidorrean oinatzak ageri. Lurrezko zoru soilduan oinak eta hatzaparren markak erraz nabarmentzen dira. Lekua bisitatu duten animali eta pertsonen aztarnak argi irakur daitezke.
St. Gallen (Suitza)
Negua bukatzear da. Lehenengo landareak lur azpitik agertzen hasi dira. Beraien berde kolore freskoa lurrazal biluzia janzten ari dira. Biziaren berritzea berriro ere gertatzen ari da aurten da. Magia dirudi, behin eta berriro gertatzen den magia ederra.
St. Gallen (Suitza)
Hosto eroriak han eta hemen daude. Umeak nonahi aurkitzen ditu baina ez dira bere interes nagusia, jolasa da inportanteagoa berarentzat.
St. Gallen (Suitza)
Hosto erori berriak pilatzen hasiak ziren garaiari dagokion bezala. Udazken hasiera da eta tenperatura jeisten eta eguna laburtzen ari dira. Joanak dira uda erdialdeko arratsalde amaigabeak eta eguzki beteko zeruak.
Waserauen (Suitza)
Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.
St. Gallen (Suitza)
Egur puxkak, hosto erori idorrak, lasto puxkak eta harri koxkorrak. Dena lur soilaren gainean eta erdian adar idor zati koxkorra.
St. Gallen (Suitza)
Etorri berri den udazkenak hosto lehorrak utzi ditu lurrean harri koskor eta belarren artean. Kolore gorrixkak pixkanaka joan da paisaia betetzen aurreko hilabetean zehar.
St. Gallen (Suitza)
Natura hila. Hostoak lurrean, abar eroriak. Danak idortuak eta lurrean nahasturik.