Ez bat, bi marmota elkartu dira ontzitik jatera. Bapo jarriko dira karraskariok. Azkar jan, janaria pilatu eta ondoren korrika batean gordelekura bildutakoa uztera.
Marmotaren otordu garaia heldu da. Lurrean geratu dira jan berri duenaren arrastoa. Bera, baina, ez da horretaz arduratzen. Gogo biziz ari da azken puxketa murtxikatzen.