Hotzik daude zooko animaliatxook eta argiaren inguruan biltzen dira epeltasunaren bila. Garaiko giro hotzera ez daude ohituak. Dantzan botako duten basamortuko sargoria.
Surikata txikiok bizi-bizi ibiltzen dira alde batetik bestera beraien sail barruan. Jakinminez edo, momentu batez guri begira gelditzen dira baina laster ekiten diote berriz beraien gauzetara iharduten.