Leku arruntenek ere bere magia gordetzen dute. Belardi bat landare txiki multzo uniformea izan beharrean, belar nahasketak, loreek eta zoruaren irregulartasunak elkarrekin argi eta itzaletako mosaikoa sortzen dute.
Loreak eta belarrak indartsu hazten ari dira udaberri hasiera honetan. Hotzak eta elurrak utzitako zauriak joanak dira eta bizidunek galdutako protagonismoa berreskuratu dute.
Mendialdeak badauzka erakargarritasun handia bisitariontzat. Ez dugu bertan bizi nahi, ziur. Baina lekuaren handitasuna eta inguruaren ikuspegi zabalak gure barneak arintzen ditu. Horrelako sentimenduen bila hurbiltzen gara gure inguruko harrizko erraldoien ingurura.
Harkaitz nabarmena, urrutitik ikusten dena eta berehala atentzioa deitzen duena ageri da mendi haranaren gainean. Protagonita izan nahi duela ematen du. Bestela ere, hain da ederra.
Mendi hegala belardi bat da eta horretan bazkan behi talde bat dago. Naturaren garratztasun ederraren erdian, etxe ondotik ezaguna den zer edo zer bereizten da. Goi mendiak ere ez dira leku basatiak.
Kolore arrea nagusi da neguko elurra joan eta udaberriko belar freskoa hazi bitartean. Natura gastatuta, nekatuta dagoela ematen du. Baina biziberritze zikloa hastear dago. Berde kolorea laster gailenduko da.
Trena altu igo da. Mendiaren gailurreraino ailegatzen da bertara bisitariak igotzera. Eserleku horiek ez dira atzo berriak jarritakoak. Nabari zaio aspaldi ari dela bide hau egiten.
Gailurrak lerro batean kokatutak daude. Txikitik handira eta handitik txikira, ilada batean nahastutak daude. Hodeiek bere itzala marrazten dute mendi hegal zabaletan.
Ur ertzeanl lakuari begira egon eta likido masa erraldoi horren barnean zer egongo den etortzen da gogora. Beste mundu bat da. Ulertu ezin dugun beste mundua.
Lakua mendi artean harrapatuta dago. Harkaitz sendoek eusten diete ur masari bere bi aldeetan. Bertan bizi direnak mendi hegaletan sakabanatu behar dira, aldapetan barrena.
Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.
Eguzkipean negua iluna eta hotza izan daitekela ahazten da. Elurraren zuri bizia eta urtaro hotzeneko itzal luzeak argilun kontraste bizia sortzen dute.
Beldurra ematen du harrizko horman gora joatea pentsatzeak. Aldapa gogorrak, igoera ia bertikalak, elurra eta izotza nonnahi. Hobeto udararte itxarotea ingurune hauetan menturatzeko.