Montreux (Suitza)
Lasaitasun perfektu dario lekuak. Mahastiak nonahi daude eta ilada zuzenetan landatu dira gure ordenaren irudiari men eginez. Lakuak ispilu baten tankera isladatzen du gailurren irudia.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Hegazti igerilaria ur gainean olatuak uzten ditu lurrerantz bueltan doan bitartean. Olatu koxkor horiek gainazal leuna apurtzen dute eta gutxinaka zabaltzen joaten dira. Gaua laster helduko da eta lotarako lekura heltzeko dago oraindik gure laguna. Eguneko lantegietatik atseden hartzeko garaia heldu zaio.