Harkaitzen azal zimurra (wrinkled skin of the rocks)

Seealpsee (Suitza)

Harkaitzen azal zimurrak eta forma biribilduek begietara jotzen dute. Aurpegi zahar bat edo denbora luzean zehar mimoz landutako eskultura ematen du.

Belar mosaikoa (Grass mosaic)

Seealpsee (Suitza)

Leku arruntenek ere bere magia gordetzen dute. Belardi bat landare txiki multzo uniformea izan beharrean, belar nahasketak, loreek eta zoruaren irregulartasunak elkarrekin argi eta itzaletako mosaikoa sortzen dute.

Harkaitz nabarmena (Remarkable rock)

See Alpsee (Suitza)

Harkaitz nabarmena, urrutitik ikusten dena eta berehala atentzioa deitzen duena ageri da mendi haranaren gainean. Protagonita izan nahi duela ematen du. Bestela ere, hain da ederra.

Mendia eta animaliak (Mountain and animals)

Seealpsee (Suitza)

Mendi hegala belardi bat da eta horretan bazkan behi talde bat dago. Naturaren garratztasun ederraren erdian, etxe ondotik ezaguna den zer edo zer bereizten da. Goi mendiak ere ez dira leku basatiak.

Mendiko behiak alaiago biziko al dira? (Are mountain cows happier?)

See Alpsee (Suitza)

Mendiko behiak alaiago biziko al dira? Belarra goxoagoa omen da eta airea freskoagoa. Hori nahikoa ez bada, zarata ere gutxiago jasango dute.

Gastatutako natura (Wasted nature)

Monte Generoso (Suitza)

Kolore arrea nagusi da neguko elurra joan eta udaberriko belar freskoa hazi bitartean. Natura gastatuta, nekatuta dagoela ematen du. Baina biziberritze zikloa hastear dago. Berde kolorea laster gailenduko da.

Arre kolorea (Brown colored)

Arre kolorea da nagusi udaberri hasieran. Urte garaiko indar berria ez da heldu mendi puntetara. Landareek ez dute neguko hotza gainetik kendu.

Mendi gainerainoko trena (Train to the summit)

Monte Generoso (Italia)

Trena altu igo da. Mendiaren gailurreraino ailegatzen da bertara bisitariak igotzera. Eserleku horiek ez dira atzo berriak jarritakoak. Nabari zaio aspaldi ari dela bide hau egiten.

Mendilerroa (Mountain range)

Monte Generoso (Suitza)

Gailurrak lerro batean kokatutak daude. Txikitik handira eta handitik txikira, ilada batean nahastutak daude. Hodeiek bere itzala marrazten dute mendi hegal zabaletan.

Mendia, lakua eta zerua (Mountain, lake and sky)

Paradiso (Suitza)

Harrizko mendi erraldoia ura eta zerua artean harrapatuta ematen du. Bata zein bestearen alboan, garratza eta gogorra da.

Erraldoien artean erraldoienak (Giants among giants)

Saas Fee (Suitza)

Handiak, gogorrak, nobleak. Mendi garaiak gure inguruan dauzkagun erraldoien artean erraldoienak dira.

Arrokazko horma (Rock wall)

Saas Fee (Suitza)

Beldurra ematen du harrizko horman gora joatea pentsatzeak. Aldapa gogorrak, igoera ia bertikalak, elurra eta izotza nonnahi. Hobeto udararte itxarotea ingurune hauetan menturatzeko.

Mendi malkartsuak (Rugged mountains)

Saas Fee (Suitza)

Mendi hegal malkartsuak, ebakita baleude bezalako aldapa gogorrekin, dira nagusi bailara honetan. Lur barneko indar ikaragarriek horrela suertatzea nahi izan dute.

Teleferikoa eta mendiak (Cable car and mountains)

Saas Fee (Suitza)

Gailur altuenetan eta kalpartsuenetan ere gizakiaren arrastoa aurki daiteke. Gure ingurunea aldatzeko gaitasun izugarria dugu.

Eguzkia badoa (The sun is leaving)

Saas Fee (Suitza)

Eguzkia badoa gaurkoz eta harana pixkanaka itzaltzen ari da. Etxeak, berriz, bizitzaz eta argiz beteko dira.

Elurra hegaka (Flying snow)

Saas Fee (Suitza)

Haizeak elurra darama. Zerura bueltatzen du zerutik etorri dana.

Islada ilunak (Dark reflections)

Saas Fee (Suitza)

Haizeak elurra orraztu du izotz purua baino ez utzi arte. Islada ilunek elur argiarekin kontraste bizia egiten dute.

Gailur hotz eta haizetsuak (Cold and windy summits)

Saas Fee (Suitza)

Harria, haizea eta izotza nahasten dira eskultura iraunkaitzak sortzeko. Harri iluna izotz hotzak inguratzen du eta haizeak biak zizelkatzen ditu. Forma fantastiko berriak sortzen dituzte guztien artean.

Izotza goi mendietan (Ice in the mountains)

Saas Fee (Suitza)

Neguko eguzki errainuek ez dute goi mendietako izotza urtuko. Gogor eta hotz iraungo du udaberria heldu arte.

Handia, gogorra, polita (Big, hard, beautiful)

Saas Fee (Suitza)

Arroka eta izotzazko paisaia honi begiratzen bat ez da nekatzen. Handia, gogorra, polita. Dena dauka.