Kronberg (Suitza)
Udazkena da. Zerua hodeitsu dago eta eguna goibel. Bailarak eta mendiak ihartuak daude, udako bizitasuna galdua dute. Hala ere, momentuz ez dago elur arrastorik.
Eguneko argazki bat
Engelberg (Suitza)
Kotoi itxurako forma zabalak eta leunak pixkanaka bidaiatzen dute zeruan zehar. Kolore argiak eta ilunak nahasten dituzte. Dorre erraldoiak eraikitzen dituzte eta lerro luzeetan banatzen dira. Zeruaren kolore urdina eta eguzkiaren kolore gorri eta laranja epelen artean mugitzen dira. Beti mugitzen. Inoiz ez esperoan.
Engelberg (Suitza)
Lanbroak ezkutatzen badu ere, bailara zabala dago gure oinetan. Beheko haranarekin lotzen duen kableak hona ekarri gaitu eta laster bueltan eramango gaitu. Itxura arraroa daukate kableek eta metalezko dorre erraldoiek. Mendi garaiko zuritasunarekin eta arrokarekin kontraste indartsua sortzen dute.
Engelberg (Suitza)
Harrizko erraldoien ejerzito bana haran zabalaren muga bakoitzean kokatu ziren eta bertako bizitza kontrolatzen eta behatzen zuten. Neguan izotzez eta elurrez jantziak agertzen ziren eta udan alfonbra berde batekin biltzen zuten beren burua. Euri hodeiak etortzen zirenean beraien gailurrak orrazten eta ezkutatzen zituzten.
Engelberg (Suitza)
Gaua heltzear dago. Hasi dira objektuen formak ikustezin bihurtzen. Eguzkiak ospa egiten duenean, elur berriena eta puruena ere belzten da. Gauak irauten duen bitartean, iluntasun sakona da nagusi.