Oro (Euskal Herria)
Muino leunak basoek estaliak betetzen dute begirada, urruneko arkaitz altu eta gogorretaraino heldu arte.
Eguneko argazki bat
Pfänder (Austria)
Zerua eta lurra elkar egin arte begiratu eta paisai zabala, erraldoia ere, ikus daiteke. Mendi, muino, baso, lurmutur edo lakuz osatutako paisai aberatsa. Begirada betetzen du eta barneetara zabaltzen da. Barruko arimak alaitzen ditu, altxatzen ditu.
Isla (Espainia)
Hodei frontea ari da heltzen kostaldera. Euri frontea bihur daiteke ere laster. Beherago iluna ari da nagusitzen. Inguruko muinoen eta harroken detaileak itzalen artean galtzen ari dira. Urrunera begira mendien profila eta hondartzako hare zuria baino ez da bereizten. Gaueko lehen uneak heldu dira.
Appenzell (Suitza)
Larre berdeak mendietan gora hedatzen dira. Tarteka baso koskorrak ere ikusten dira. Gehiena, baina, belardiak dira eta uda partean fresko eta berde diraute.