Kaixo panpox. Jolasten ari al zara tunelean? Ba al dakizu adreiluak erretzeko erabiltzen zen labe bat izandakoa dela? Zer? Egia. Orain ezkutaketetan jolasteko leku aparta da.
Pareta honek urtetan zehar sutan egon da. Nabari zaio gainazalaren garraztasunean. Lana ongi bete du. Orain atseden hartua du betebehar gartsuetatik eta jakinminez hurbiltzen diren bisitarientzat dago ikusgai.
Argi jolasa batek magiarekin betetzen ditu gure begiak. Ilusio optikoa da baina benetako gozamen sortzen du. Zientziaren edertasuna erakutsi nahi duen museo baten parte da. Adibide aparta aurkitu dute magia eta errealitatearen arteko elkarrekintza deskribatzeko.
Aligatorea edo krokodiloa? Bereiztea ez da zaila detaile pare bati begiratzen bazaie. Bi animali mota lehengusuek itxura izugarria dute. Beldur hutsa eragiten duten izaki motak dira.
Sugearen dantzak ez da jolasa. Babesa da. Bera baino handiago den bati gogorarazten dio bere hortz zorrotzek mina eta desatsegintasuna baino gehiago eragin dezaketela.
Garai bateko narrasti erraldoiok izugarriak ziren. Tamainaz erraldoiak ziren. Gainera hau bezala, aho eta hortz handiak bazituen, beldurgarria bihurtzen da honelako izakia aurkitzea.
Zer da fosil bat? Garai batean bizitako izaki edo landare bat harri bihurtzeraino bidea egiten duenean, bere formak inprimatuak gelditzen dira. Nahikoa da harri puxka jaso eta ondo garbitu ostean, aintzinako izakien irudi ederrak ikus daitezke.
Misterioz betetako begiratzeko modua dauka arranoak. Bere moko luze konkordunak eta hatzapar boteretsuek misterioa iluntzen dute. Itzalek bere aurpegian marrazten dute misterio ilun bera.
Mozoloa hontza baino txikiagoa da baina begi handi horiek argi erakusten dute gau animalia dela. Zeri begira egongo da? Sagu txikiren bat ariko da belar artean mugitzen. Halakoa izan daiteke bere gaueroko egoera.
Orein bat ikustea ikuskizuna da. Hanka luzeak, larru distiratsua eta lepo sendoa ditu. Eta zer esan bere adar galantei buruz? Punta bat bestearen ondoren dorre bat bezala hazten dira. Basoko printzea ez al da?
A ze basurde pare ederra! Ilaje gogorra, garratza, daukate. Sudur eta belarri luzeak ere. Hankak laburrak baina indartsuak dira. Kolore arrea baso barruan bizitzeko aproposena da. Animali dotoreak dira.
Edozein etxeko lorategian aurkitu daiteke txoria eta aurkitu daiteke belarra. Oraingoan, baino museo batean ikusi dugu. Belarra benetazkoa dirudi. Txoria berriz egitazkoa dirudi arren, bizitasuna nabarmen falta du.
Beltxarga bat lehen planoan. Ez da hegazti bakarra. Bere bizkarrean beste txori batzuk ikus daitezke. Bakoitzak tamaina desberdineko gorputza eta bestelako luma koloreak ditu.
Kaixo kastore. Argazki bat baino ez dizut atera nahi. Harrituta aurpegia jarri duzu. Normala deritzot, zure basoan ez bait dira honelako kamerak egongo, ezta?
Zikoina bat profilez egon ezkero, bere moko handia nabarmentzen da bereziki. Luzea, zabala eta gorri-gorria da. Bere luma zuriekin kontraste ederra egiten du. Txoriaren dotoretasunean berau nabarmentzen da.
A ze igaraba parea. Jakinminez ari dira adi begiratzen. Jolasteko gogoa dutela ematen du. Bata bestearen gainera bota eta bueltaka bukatu lurrean, erdi burrukan, erdi algaran.