
St. Gallen (Suitza)
Azkonarra animali arrunta da gure basoetan. Honek denbora luzea eman du museo barnean eta eremu naturaletatik kanpo. Bisitariari zuzen begira dirau, bere pausoak zelatatu nahian edo.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Izoztuta dago museoko hartz arrea. Zertan egongo zen pentsatzen azkenengo arnasa hartu zuenean? Bere buruari galdetuko zion zergatik bera harrapatu eta tirokatu egin nahi duten beharbada. Ez du ulertuko zergatik bera jan nahi ez duen batek, denbora hartzen duen bere atzetik ibiltzeko. Beraien familia eta kumeak erasotu ditzan beldur izango al zen?
St. Gallen (Suitza)
Orkatz txikia zurezko habearen atzetik saiheska begiratzen du. Ingurua behatu eta ezkutatu, biak egin nahi ditu. Horrela egiten saiatuko zen bizirik eta bere habitatean murgilduta zegoenean. Museoan bere ohitura hori erakutsi nahi izan dute. Ez hori bakarra, honelako zerbido txikiek duten edertasuna ere erakusten da.
St. Gallen (Suitza)
Inurriek enbor lehor hau kabirako gusto handiz hartu dute. Inurritegirako hartu eta bere egin dute. Bere barnean inurri erraldoi bat, erregina dena, arraultzak jarri eta jarri ariko da. Bitartean, inurri langileek jaki finenak ekarriko dizkiote. Beste inurriak ez dira alper ari. Kabia etengabe konpontzen eta handitzen ari dira batzuk. Urrunera abiatzen dira besteak, jaki freskoen bila. Inurriok bizimodu lanpetua daukate eta ez dute geldirik egoteko astirik.
Appenzell (Suitza)
Adreilu lantegia izandako eraikuntza hau zoragarria da. Adreilua tximinian eta lurrean erabili da beroa hobe jasan dezan. Zurezko egitura batek osatzen du ola zaharra. Kolore gorria nonahi ageri da lekuari nortasuna emanez. Zementuzko elementu berriek lekuaren izaera indartzen dute. Museo garaikidearen itxura ematen diote.
Friedrichshafen (Alemania)
Motorra hau zaharra izanda ere, ez dio indarra batere kentzen. Bere garaian, milaka errepide ibilitakoa izango zen, arin eta erraz.
Friedrichshafen (Alemania)
Kolore beltz distiratsu zoragarria. Motorra hau diseinatu zen garaian, gustatzen zitzaien dagoeneko azkar joatea.
Friedrichshafen (Alemania)
Zeppelinen historia erakusten duen museoa Friedrichshafenen dago. Garai batean lehenendo Zeppelinak hemen kokatua zegoen fabrikatik irten ziren. Konpainiak baina, beste ibilgailu motak ere eraiki zituen. Kotxe hau adibidez.