Cardano al Campo (Italia)
Onddo koloretsu honek egur hilda baliatzen du jateko eta bizitoki bezala. Benetan ondo baliatzen ditu naturak emandako errekurtsoak.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Euri urak blaitu ditu perretxikoen gaina. Arbolaren itzalak ez da nahikoa izan tantei izkin egiteko.
St. Gallen (Suitza)
Hurbileko irudian ez da detailerik galtzen. Zirrikitu eta tolesdura guztiak nabaritzen zaizkio perretxiko puska honi. Izaki berezia eta liluragarria da. Basoetan bizi dira, lurrazpian ezkuturik. Horiek onddoak dira. Fruitua sortzen dute urtean behin eta hori gu ikusi eta goxatzen dugu. Batzutan jan ere egiten dugu.
Cardano (Italia)
Onddoak bere burua ezkutatzen du urteko garai egokia iritsi arte. Orduantxe perretxikoak, lurrazpiko fruituak, barra-barra ageri dira. Izan txikiak eta marroiak, izan handiak eta txapel zabalekoak, denak dira bereziak. Talde txikitan agertzen dira eta haiek ikusteak basoarekin partekatutako sekretu txiki eta kuttun baten jabe izatea sentiarazten du.