Onddoen arkitektura barrokoa (Barroque arquitecture of mushrooms)

Cardano (Italia)

Onddoek ere bere lekua dute basoetan. Basoko izaki hauek ez dira loreak, ez dira fruituak. Bien nahasketa bat da eta bere izakera propioa dute. Edertasuna ere oso propioa dute. Batzutan ipuinetako iratxoen ezkutaleku ematen dute, hemen, berriz, arkitektura barrokoa eratzen hazi da.

Lore pertxentak (Elegant flowers)

St. Gallen (Suitza)

Sasi artean hazi dira perretxiku bi hauek. Bikote polita osatzen dute arbolen itzalpean. Onddoa lurpean apal bizi den bitartean, lorea lurgainean pertxenta ageri da. 

Basoko jaun txiki dotorea (The small lord of the forest)

St. Gallen (Suitza)

Perretxikoa basoko jaun txiki dotorea da. Sastraka artean eta hosto erorien artean agertzen da. Lurzorupean bizi den onddoa, lurzoruan hazi eta hedatzen da. Fruituak soilik ageri dira lur gainean, hazia botatzeko eta hurrengo belaunaldia bermatzeko. 

Perretxiko arriskutsua (Dangerous mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Perretxiko gorria puntu zuriekin. Ederra baina arriskutsua.  Jan ez behar dena. Basoa bere horretan utzi eta mantendu behar dela gogorarazten edo?

Onddo gorria (Red mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Onddo gorri eta handia. Izena esaten ez dut jakingo, baina itxura ederra duela badakit. Basoko ezkutuko fruitu oparo hauek, udaberritik udazkenera aurki daitezke, kolore eta forma ugaritan.

Onddoa (Mushroom)

LaudioGabonak2014_8

Perretxiko gorria (Red mushroom)

Nuuksio6

Txapel-gorri (Red cup)

Onddoak (Mushrooms)

Udazkeneko fruituak (Autumn fruits)