Lore urdin-morea, petalo mardul eta apainduna. Udako beroa eta egun luzeetan indarrez loratzen da landarea intsektuak erakartzeko eta haziak ernaltzeko.
Landare luzanga, lore urdin-urdinak. Larre biren arteko zuhaitz hesietan naturak bere mirari txikiak egiten ditu. Ez dago leku handirik baina indarrez ekiten dio bere erreinua berreraikitzeari, gizakiak aspaldi kendutako lekua berreskuratzeari.
Fruitu txiki hauek txorinoentzat jateko garrantzitsuak dira. Tripa erraz betetzen dute berau ugari den garaietan. Negurako prestaketa hasteko ez da bide txarra.
Uda da baina gailur altuenek elur printzak mantentzen dituzte. Ez da hau edonolako lekua. Mendiko haran bat, mila metrotik gora kokatuta, mendi erraldoiez inguratua eta aspaldiko ohitura eta hizkuntzari lotuta dirauena.
Izan da udako egun argitsu eta epela, baina orain zerutik datoz azken eguzki printzak. Mendi magaletako pinudia dagoeneko iluntasunean murgilduta dago. Beraien profila ortziaren kontrara ederki nabaritzen dira.
Arratseko garaia da eta itzalak argiak baino gehiago ikusten dira. Zeruko urdina da galduko den azken kolorea. Bestetik, itzalen beltza nagusi da eta, tartean, apenas nabari dira herri baten formak.
Buztinezko irudiak prest daude. Gameluak, artzainak, basamortuko jendea. Gabonetarako irudi erlijiosoak laster egongo dira salgai. Presta ezazue jaiotzarako lekua. Izan ere, udak hoberena emana dago.
Ilun dago dagoeneko. Gailurrak ere itzaletan murgiltzeko zorian daude. Magalak itxura iluna eta detailerik gabekoak bihurtu dira. Arrats oro gertatzen den errituala berriro heldu da.
Hilerria eta herria, herria eta hilerria. Biak elkarrekin daude baina bereizirik izaten dira. Bizirik dirautenek ez dute nahi hil zaizkien horiekin elkarreman estuegirik eduki nahi, beste aukerarik gelditzen ez zaien arte, behintzat.
Kakarraldo niminoak jateko bila edo eguzkitiko babesaren desiran ari da landaran gora egiten. Uda garaiak bizitza ematen dio baina egiteko asko ere. Jan behar, ugaldu behar eta tartean harrapariak eta eguraldiaren oldarraldiak saihestea. Inork ez du bizitza erraza.