Müstair (Suitza)
Loreek uda kutsua ekartzen dute. Gorri kolore bizia eta berde alaia urtaroko argia eta berotasuna ekartzen dizkigu gogora.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Loreek uda kutsua ekartzen dute. Gorri kolore bizia eta berde alaia urtaroko argia eta berotasuna ekartzen dizkigu gogora.
Müstair (Suitza)
Harria pareta sendoetan, zura sarrera ate mardulean, habe gogorrak teilatua eta bizitza oso bat eusteko. Pena da etxea hutsik egotea. Merezi du inork berriro bizia eman diezaion.
Müstair (Suitza)
Harrizko etxe mardulak zuriz margotuak eta irudi geometriko apaingarriak dituztenak. Honelako itxura zuten inguru honetako herriek orain ez askorarte. Ez eraikuntzak soilik, kultura eta hizkuntza ere mantendu dute. Lekuko ondarea eta harrotasunaren parte dira.
Müstair (Suitza)
Ortzimugan lurra eta zerua elkartzen diren leku hipotetikoa da. Ortzimugan bukatzen da zerua edo bertan hasten da? Izan ere amaigabea dela ematen du.
Müstair (Suitza)
Gurutze bat, bi gurutze, hiru gurutze. Metalezkoak denak eta ederrak itxuraz. Triptikoa osatzen dute. Familia baten historia gordeko dute. Aintzina batean izandako gertakari eta pertsonen oroitarri zoragarria bihurtu dira.
Müstair (Suitza)
Eserleku honetatik mundua ederragoa ematen du. Gora begira eta mendi tontorrak ikusten dira. Alde batean, baso zaharra hazten da. Bestean, berriz, harrizko pareta sendoak ageri dira. Jendetzarik ez dago. Naturaren morroitzan bizi eta igarotzen dira hemendik pertsonak.
Müstair (Suitza)
Barne patioan eguraldiaren menpekotasuna arintzen da eta lasaiago ibil daiteke paseoan, edo besterik gabe egonean. Eraikuntzaren erreboltek ipintzen diote lorategi txiki honi muga eta izakera ere ematen diote.
Müstair (Suitza)
Leiho txikiak kalea ikusteko leku bakarra da. Eraikuntza sendo honen barruak epel eta seguru mantentzeko pentsatua daude. Nabari da hotzak eta lekuaren isolamenduak baldintzatu dutela lekura egokitzeko modua.
Müstair (Suitza)
Ohe txikia zerabilten garai batean. Seinale gizon-emakumeak bajuagoak zirela. Gainera, mendi eremu honetan gaueko hotzak gorputzaren beroa gordetzea eskatzen du. Ez da txarra ondo bildua lo egitea.
Müstair (Suitza)
Altzairu honek ohe ondotik zaintzen du gauez lotia. Ura eskainiko dio eta pixa libratzen lagundu ere. Tiraderan pilulak edo zapiak gorde daitezke, armairutxoan berriz, eskuohialen bat.
Müstair (Suitza)
Eguneko argiak ere ez ditu erabat uxatzen logelako txokoen itzalak. Ohearen ondoan altzairu koskorra eta margoa, gorputza eta arima zainduko dituztenak. Gaueko ezezagunaren aurrean, babes baten bila paratuko ziren elementuok hurbil.
Müstair (Suitza)
Idazmahai honi garai bateko giroa dario. Alde batetik, kandela txikia argi apurraa besterik ez bada egon dadin. Bestetik, horman eskegitak erlijio irudiak, jauna edo buruzagia nor den ahaz ez dezan idazleak.
Müstair (Suitza)
Pareta honengan denboraren iragatea nabari da gogoz. Gure etxe lerdenetik heldu eta hormetako harri hauek ikusitakoan lekuaren zahartasunak eragiten gaitu. Eraikuntzaren bestelakotasuna eta zama nabari da hemen.
Müstair (Suitza)
Horma osatzen duten harriak ageri dira estaldura zaharraren zuloen eta pitzaduren artetik. Pareten profil urratuak itzalean ere isladatzen da. Marra okertua sortzen du. Itzal iluna eta argiz beteriko harriaren arteko muga okertua bihurtzen da.
Müstair (Suitza)
Zurarekin estalitako horma honen itxura zoragarria bere testuratik datorkio. Egurraren zuntzek sortutako gorabeherak, kanal luzeak uzten ditu. Oholen gainean margotutako forma zehatzak eta errepikakorrak pieza bukatzearekin soilik bukatzen dira. Apetak emandako ebakidura bat sortzen du. Goitik behera, ezkerretik eskuinera, oholak erdibitu eta paretari diagonalean marka bat egin nahi dion apeta.
Jolastokia aurkitu du umeak leiho ondoan. Mailara igo eta antzezleku bihurtu du txokoa. Leihoko argipean jolastu eta dantzatu egiten du gure begiradapean.
Müstair (Suitza)
Leihoan zehar begirada galtzen da. Inguruko mendietan ibiltzen da maldak neurtuz, zuhaitzak behatuz eta beheko harana kontenplatuz.
Müstair (Suitza)
Erliebedun margoa. Margotutako eskultura bat. Biak izan daiteke hau. Emakumeen irudiak dira protagonistak eta bizitzan erakusten duten pasioa erakusten du. Atzekaldeko gaztelua eta harroka, hala nola urre koloreko arropa aberatsak dira aipagarriak.
Müstair (Suitza)
Kristal koloreztatuekin apainduriko leihoak luxua dario. Oholaren kolore marroi epelak eta beiraren urdin lasaigarriak bat egiten dute. Eguneko argia iragazten eta edertzen dute.
Müstair (Suitza)
Lekuko sukaldea leku izkutuan eta ilunean dago. Argia suak emango zuen garai batean eta izkina batean koka zitekeen kandela batek emango zuen arpi puskatxo bat geihago.