Behiek gaztearen joan-etorriei arretaz begiratzen diete. Emakumeak bere prestasunagatik egiten dio kasu. Baina tipo gazteak ez du beraien arretaz konturatzeko denborarik.
Tokatu zaio gizonari lan egitea gaur ere. Gogor ari da mailuarekin zutoina jotzen. Zezen indartsuren bati eusteko beharko da, beharbada. Mutilak adi begiratzen dio. Ofizioa ikasi nahiko du.