Nancy (Frantzia)
Momentuz Nancyrako bisita bukatu da. Hurrengo batean autotxoke hauek ez dira egongo, baina hiriaren beste txoko xarmangarriak bertan egongo dira oraindik. Laster arte Nancy.
Eguneko argazki bat
Nancy (Frantzia)
Momentuz Nancyrako bisita bukatu da. Hurrengo batean autotxoke hauek ez dira egongo, baina hiriaren beste txoko xarmangarriak bertan egongo dira oraindik. Laster arte Nancy.
Nancy (Frantzia)
Haurrek kamioi honetan gora eta behera ibiltzea maite behar dute.
Nancy (Frantzia)
Gaur goizean ez da haurrik ibiliko tren honetan.
Nancy (Frantzia)
Galaxietako gerlaria lurrera etorria da lurra salbatzera. Gurean atsekabetu da ikusi behar ez direnak ikustean, eta tristetu egin da gizaki tristeziekin.
Nancy (Frantzia)
Astelehen goizez jolas parkea hutsik dago. Itxura bestelakoa du jendez hustua.
Nancy (Frantzia)
Terraza hau gauez ez du inork erabiliko. Udaberri hasiera ere ez da plaza honetan esertzeko garai hoberena. Lorrenan ez bait da bero eta euria dexente ari du.
Nancy (France)
Gaueko lasaitasunean itzuli lasai bat egiten ariko al da bikote hau? Edo afari batetik bueltan eta etxera bidean?
Nancy (Frantzia)
Jende talde bat etxera bidean plaza zeharkatzen du. Kale argi dotoreek beraien bidea argitzen dute, gaueko zaindariak bailiran.
Nancy (Frantzia)
Nancyko alde zaharra UNESCOk babestua dago hemengo plaza honengatik. Estanislao Leszczynski errege poloniarrak eraikitzea agindu zuen Lorrenako dukea bihurtu zenean.
Nancy (Frantzia)
Elizkizuna ez etetzeko kontuz egin behar bisita. Barrukaldea argitsua da eta eliz gotikoen arku puntadunek nonnahi daude. Aldarea eta errataula argitsuak nabarmentzen dira.
Nancy (Frantzia)
Konponketa baten erdia egonda ere, xarmangarria da beiratea. Kolore biziak, irudi zainduak, forma erakargarriak. Denek gordetzen dute garai bateko lilura.
Nancy (Frantzia)
Xarma dauka hiriko alde zaharrak. Harrizko kaleak, kale estuak eta historiaz beteriko eraikuntzak eta txokoak.
Nancy (Frantzia)
Norbaitek kale erdian utzi zituen irudiko bi objektuak. Konbinazio ezohikoa. Gau luze baten ondoren neska batek utzitakoa beharbada?
Nancy (Frantzia)
Eliza gotikoaren fronte zoragarria. Inguruan eraikuntzarik ez duela eta, zeruaren kontra begiratuta itxura erraldoia eta boteretsua du.
Nancy (Frantzia)
Harrizko kolumnak, estatuak, leiho zabalak. Luxua nonahi jauregi honetan. Pena da itxita zegoela eta erabili gabea ematen zuela.
Nancy (Frantzia)
Aintzinako Lorrenako hiriburua da Nancy eta jauregi honetan bizi zen dukea hamazortzigarren mendetik aurrera.