Itzalak beltz, argiak zuri (Black shadows, white light)

Pfäfers (Suitza)

Itzalak beltz, argiak zuri. Horrela agertzen dira egun eguzkitsuetan.

Balkoi bi (Two balconies)

Ea (Euskal Herria)

Balkoi bat landareekin eta arropak eskegitzeko tramankuluarekin, bestea hutsik, apaindurez garbi. Bata bestearen ondoan, ia elkar ukitzen, daude kale kantoi ondoan. Erdigune zaharrek garai bateko bizitzez eta ohiturez erakusten digute honelako txokoetan.

Kale estu honetan (In this narrow street)

Ea (Euskal Herria)

Kale estu honetan balkoitik balkoira igaro daiteke salto batean. Ahots baxuan hitzegin daiteke auzokidearekin. Itzalean igaro daiteke udako egun beroena. Ospel eta umel iraungo du negu osoa.

Lasaitasuna (Quietness)

Montreux (Suitza)

Beste pasabide estu bat. Hemendik ez dago autoarekin pasatzerik. Horregatik edo, lasaitasuna nabari da kalexka honetan.

Kalea atari (Street as doorway)

Montreux (Suitza)

Gutxinaka jeisten doa kalea etxeen artean eta azpian. Harrizko zoruak bidea marrazten du karrika estuan zehar igarotzeko. Kalerako ateak han eta hemen ikusten dira. Hemengo bizilagunek kale bidea dute etxeko atari.

Bidexka estu zuria (Narrow and white path)

Appenzell (Suitza)

Lurrezko bidexka estu eta zuria aldapan gora eta behera egiteko.

Paseoa eman nahi dutenentzat pasabide erosoa.

Belardia zeharkatzeko eta sastrakak saihesteko moduan diseinatua.

Kale iluna (Dark street)

Malesco (Italia)

Estua izateak, ilun egiten du kalea. Itzalez betetzen dira zorua eta etxebizitzaetarako ate-sarrerak. Parte altuek, baina, argiaren fereka jasotzen dute.

Betiereko kale estua (Timeless narrow street)

Malesco (Italia)

Kale hau betiere bertan egona dela ematen du. Horma mardulek harri landuez apaindutako kale estua inguratzen dute. Kolore argiz margotuak daude, argia absorbatu ez, argia eman, igorri, dezaten.

Karrika estuak (Narrow streets)

Malesco (Italia)

Herriko karrikak estuak eta tarte zuzen gutxidunak dira. Zorua harriz apaindua dute. Hura zeharkatzen duten bidaiariek horma mardulak eta leiho txikiak baino ez dituzte somatuko.

Karrika estu eta iluna (Narrow and dark street)

Trento (Italia)

Kalexka estu eta iluna Trentoko alde zaharrean. Uztaila erdiko berotik ihes egiteko txoko egokia.

Kale estua Brindisin (Narrow street in Brindisi)

Pasai Donibaneko karrika (Narrow Street in Pasai Donibane)

PasaiDonibane10

Kale estua (Narrow street)

GetxokoPortuZaharraAbra4_tonemapped

Aparkatzerik ez (Parking not allowed)

MilanoKaleak5