Errepide batean gauez (Night near a road)

Engelberg (Suitza)

Kotxeak atzera eta aurrera jarraitzen dute gauak iluntasuna nonahi ezarri eta gero. Elurrak eta izotzak ere ez ditu geldiaraziko. Negu parteko ohiko bizilagunak dira eta horrela aitortutak daude. Zergatik haren kontra borrokatu norberaren bizitzarako beharrezkoak direnean?

Gaua zuri-beltza da (Night is black and white)

Engelberg (Suitza)

Argi artifizialak nabarmentzen dira egunaren argia apaltzen den heinean. Gauak kolore beltza dauka eta gure argiek kolore zuria gehitzen dio. Zuri-beltzeko garaia da gaua.

Argiak han eta hemen (Lights here and there)

Engelberg (Suitza)

Kalean ilundu du eta behar da etxean gorde. Argi elektrikoak han eta hemen, edonon, ikusten hasi dira. Seinaleak dira norbait dagoela bere bizitzarekin jarraituz. Eguzkiak aldegin izanak ez du gure bizitza erritmoa gelditu. Beharbada, bestela izanda hobe izango zen gure mundu honen sostengarritasunerako.

Gau bezpera (Right before night)

Engelberg (Suitza)

Gaua heltzear dago. Hasi dira objektuen formak ikustezin bihurtzen. Eguzkiak ospa egiten duenean, elur berriena eta puruena ere belzten da. Gauak irauten duen bitartean, iluntasun sakona da nagusi.

Mendi magaleko auzunea (The neighborhood near the mountain)

Engelberg (Suitza)

Aldapan eraikia da auzune hau. Mendi magalak ikusi ditu etxe errenkada ugari eraikitzen. Lehen mendi altuko basoa zen eta pizti librez beteta egongo zena. Gaur egun, porlanezko eraikuntza sendoez eta gizakiz bete da.

Hotel sarrera (Hotel entrance)

Engelberg (Suitza)

Sarrera honek, barrurako pasabide honek, ondo jan eta hobeto lo egiteko aukera bat eskaintzen du. Kanpoan geratuko dira hotza eta iluntasuna. Ez dira sartzera gonbidatuak elurra eta izotza.

Barruko giroa (Inside)

Engelberg (Suitza)

Ez dago giro kalean. Barrurako dago hobeto. Bertan epel eta goxo edari bero eta jaki zaporetsua har daitezke. Eguneko pasadizoak gogoratu daitezke edo biharkoak prestatu. Argi artifizialapean epel eta ederki egoteak lasaitasuana eta gogoetarako gogoa dakar.

Berria gehituArrats iluna (Dark sunset)

Engelberg (Suitza)

Ari da eguna erretiratzen. Gauak hartuko du bere lekua. Tartean ingurua bistaz galtzen ari gara. Iluntasuna gailentzen ari da pixkanaka. Bihar goizerarte mendietan eta basoetan hotzak eta izotzak oraindik nagusitasun handiagoa izango da.

Gauaren hasiera (Beginning of the night)

Engelberg (Suitza)

Gauaren iluna heldu da. Lehenengo haranaren behekaldea hartzen du eta pixkanaka mendi magalean gora igotzen da. Azkenerako, gailurrak ere itzalen artean murgildutak gelditzen dira.

Gaua eta izotza (Night and ice)

Engelberg (Suitza)

Gau giroa. Gabon giroa. Negua hasi da eta gau luzeei aurre egiteko argiz betetzen dira kaleak. Hemen dira Gabonak. Negu hasierako festa erraldoiak gure gogoa berpiztu du. Hurrengo udaberrirarteko tartea eramangarriagoa egiten digu.

Arrats parteko giroa (Sunset mood)

Engelberg (Suitza)

Gautzen ari du eta argi ezak inguruak urrundu ditu guregandik. Argazki makinak itxaroteko eskatu dit irudia sortzen zuen bitartean. Ni, berriz, patzientzi gutxikoa izanik, behar baino lehenago mugitu dut kamera. Argazkiak harrapatu duen mundu puska lauso agertzen da, baina aldiberean polita. Egunerokotasunean nahigabe ezkutatuta bizi den arratsaldearen poesia sentitu dut argazkia ikustean.

Goiko elurra edonondik ikusgai (The snow above)

Engelberg (Suitza)

Gailur erraldoiek ezin dute elurra gainetik kendu. Garaiko giro hotzak ez du estalki zuria urtzen uzten. Izotzean bihurtzen du. Inguruan nahiago izango dute etxean gelditu eta edari bero bat hartu, kaleko giro garratzari aurre egitea baino.

Alfonbra zuri bat (A white carpet)

St. Gallen (Suitza)

Elurra franko eroria da aurreko egunetan eta nonahi ikus daiteke. Basoak eta argi zutoinak soilik gelditu dira ikusgai. Alfonbra zuriaren azpian belar landareak egongo dira lotan. Zain eguraldia noiz epelduko duen, berriro indartsu hazteko, berriro lore ederrak oparitzeko.

Iladan jarritako zutoinak (Poles in a row)

St. Gallen (Suitza)

Iladan jarrita daude zutoinak. Segidan, bata bestearen atzetik eta denak elkartzeko metalezko kable fina dago. Barrutik, baina, substantzia berezia daroa. Energia purua den substantzia bat.

Estaldura zuria zelaietan (White cover of the fields)

St. Gallen (Suitza)

Elurra barra-barra pilatu da azkenengo egunetan. Orain zelaiek itxuraz erabat aldatu dute. Lehengo alfonbra berde jarraitua, oraindik uniformeagoa den estaldura zuria dauka.

Adarrik gabeko enbor sendoa (Strong trunk without branches)

St. Gallen (Suitza)

Enbor sendoa eta adintsua da hau. Udaberri ugari ezagutu ditu, nahiz eta orain adar gehienak galduta ikusten dugun. Datorren urteko hostoak haziko dituzten adarrak finak eta malguak dira.

Drupa gorriak (Red berries)

St. Gallen (Suitza)

Hara! Ze fruitu gorri ederrak. Hau bezalako egun hotzetan eta elurtuetan emango die zenbait animaliri zer jan. Neguko gosea arintzeko bide bat izango da. Baina, hain kolore biziak eta multzo handitan dauden basa fruituak nola iraun dute negu hasiera arte? Garratzegiak izango dira? Pozointsuak ere? Beharbada, behar handiagoetako garaietarako gordeko dituzte txorinoek eta beste piztiek?

Igande goiz hotz bateko ibilaldia (Walk in a cold Sunday morning)

St. Gallen (Suitza)

Negu giroa egonda ere, igande goiza aproposa da ibiltzera edo korrika egitera irtetzeko. Naturan egoteak birikiak zabaltzen ditu eta burua arintzen du.

Etxola erromantikoa (Romantic hut)

St. Gallen (Suitza)

Ur biltegiko etxola itxura erromantikoa dauka oso. Urez inguratua eta baso baten ondoan egonda, garai bateko aintziradun parke baten itxura du lekuak. Udako arratsalde eguzkitsu batetan, bertan eseri eta arratsa ikusteko leku ederra da.

Gordailu erdiko etxetxoa (Small house in the middle of the reservoir)

St. Gallen (Suitza)

Ur gordailua desagertu da izotz geruza fin baten azpian. Soilik erdian eraikitatko eraikuntza txikia ikusten da, azpietan dagoen ur masaren indikatzaile bezala. Aintzira da, ur iturri baino, negu garaiko tarte hezeetan bereziki. Inguruko naturarekin bat egin du, landare eta animali santuario txikia sortzeko.