Ivrea (Italia)
Ez dago terrazetarako girorik. Udaberrirarte berriro erabili gabe geratuko dira. Hautsa eta hosto eroriak pilatuko dute bien bitartean.
Eguneko argazki bat
Ivrea (Italia)
Ez dago terrazetarako girorik. Udaberrirarte berriro erabili gabe geratuko dira. Hautsa eta hosto eroriak pilatuko dute bien bitartean.
Ivrea (Italia)
Zerua ere bidea da. Hegazkinen lorratzek igarotako hegazkinak erakusten dituztee. Ez dira gutxi ibili.
Ivrea (Italia)
Teilatu bat bestearen ondoren ikustea, hori ere da hiria. Kalean zehar igarotzean ikusten ez den ikuspegia da. Hor goian teila gorriko teilatuak ezezik, terrazak eta lorategiak eta dorreak eta kanpaiak daude.
Ivrea (Italia)
Eguzkia egiten du bere eguneroko bidaia. Hiri osoa bere azpian du, bero izpiak jasotzeko desiratzen.
Ivrea (Italia)
Arratsalde goxo honetan eguzkia hodeiek iragazita berotzen du azpiko herria. Itzal luzeetako garaian are eta luzeagoak gertatzen dira iluntze garaian. Orduan neguak bere legea inposatzen du: iluntasuna eta hotza.
Ivrea (Italia)
Hiri honen hedadura atzeman daiteke beraren goiko parteari begira. Teilatuen segidak eta atzeko mendien urruntasunak horren neurria ematen du. Arratsaldearen eguzki leunak ikuspegia zeharo edertzen du.
Ivrea (Italia)
Aldapan behera doaz paseoa ematen parea. Zakur muturluzea eta beroki marduleko gizon hotzituta.
Ivrea (Italia)
Dorreak hiriaren gainean nagusi dira. Teila gorrizko teilatuen gainetik nabarmentzen dira. Elizen kanpaindorreek hiriaren mugarriak markatzen dituzte.
Oropa (Italia)
Kapera bat bestearen ondoan lerrokatutak daude aldapan gora, santutegirako bidean. Mendiko bidean eta zelai gainean jarriak izan dira. Orain, basoaren erdian galdutako erraldoi txikiak ematen dute.
Oropa (Italia)
Mendi magala leunki jeisten doa behe lautada aurkituko duen arte. Han eta hemen etxolak eta baselizak edo kaperak jarriak daude. Kaperek erromesen bidea markatzen dute. Etapetan banatzen dute bidea eta gorputzari zein arimari atseden ematen diete.
Oropa (Italia)
Etxolak eta baselizak, denak batera mendi magalean lautada zabal bati begira. Hori da leku hau bereizten duena. Mendialdea da eta abeltzainak hemen aritzen dira lanean franko. Horrez gain, santutegi handia eraiki dute eta gurtzeko lekuak edonon ikus daitezke. Beheragoko munduaren zarataren aldean, goian lasaitasuna nagusi da. Ez dago presarik.
Oropa (Italia)
Gogoko lekuan aldapa gogorrik ez dago. Paseoan gustora nabil. Aire freskoak birikiak betetzen ditu eta burua azkartzen du. Paisaia politak gogoa asebetetzen du.
Oropa (Italia)
Eguzkia begi aurrean daukat eta begiak itsutzen dizkit. Ez dit inporta. Bere beroak bilatzen dut gogoz.
Oropa (Italia)
Eguerdiko negu eguzkia ahula izanda ere, nahiko berotzen du basoa. Landareek eta animaliek eskertzen dute urtaroko gogortasuna xamurtzen dien tarte hau.
Oropa (Italia)
Harri pilaketa hau zerk sortua izango da? Aintzinako prozesu geologiko batek beharbada? Zuzenegia ez ote da, baina? Beharbada, lurrera eroritako harrizko hesia izango da.
Oropa (Italia)
Hosto batzuk lurzoruan sakabanatuak gelditu dira. Inguruko arbola batetik erori dira, belarra eta elur arteraa erori ere. Neguak kolore alaiak eta argiak eraman ditu. Natura arre agertzen da garai honetan.
Oropa (Italia)
Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.
Oropa (Italia)
Mendi magal aldapatsu bat basoak itxuraldatu du erabat. Arbolak zuzen eta altu haziak dira. Naturak zizelkatutako eskulturak baitlira. Beraien artean hosto lehor arreezko alfonbra bat zabaltzen da, lurzorua erabat estaliz.
Oropa (Italia)
Mendian hilerri bat aurkitzea, espero ez den zeozer da. Erabat ezohikoa ez al da? Lekuaren aberastasuna ikusita berriz harritzekoa da. Baso baten ondoan eta barrenean hedatzen da eta mendi magal batean gora hazitakoa da. Eguzkiaren argitan harrizko egitura landuek itxura dotorea dute.
Oropa (Italia)
Etxola hau azken negua baino luzeago eman du hutsik. Horma sendoek eusten diote denboraren igarotzeari, baina teilatu apurtu horrek erabilera falta erakusten du. Garai bateko bizimodu baten erakusle gelditu da. Bizitzeko era horren aldaketaren erakusle ere, beharbada.