Neuchatel (Suitza)
Suitzako Alpeak urrunean, zerua oskarbi eta Neuchateleko lakua harro dago haizea dela eta.
Eguneko argazki bat
Neuchatel (Suitza)
Suitzako Alpeak urrunean, zerua oskarbi eta Neuchateleko lakua harro dago haizea dela eta.
Neuchatel (Suitza)
Olatua lehertzen dela, kaioak apar artean egiten du hegan.
Neuchatel (Suitza)
Ur gainazala zakar ageri da irudi honetan. Uhinek eta isladek sortutako zimurrez betea. Haizea eta eguzkiaren eraginez zaharkitua ageriko balitz bezala.
Neuchatel (Suitza)
Bi kaio Neuchateleko lakuaren ibarran hegaz. Ziurrenik janari puxken bila eguneko haize gogorrean surf eginez.
Neuchatel (Suitza)
Olatuak azkar desagertzen dira. Denak apar eztanda batean desagertzen dira. Baina atzetik olatu gehiago etorriko dira. Bat, eta gero beste bat.
Neuchatel (Suitza)
Ur tanten langarra soilik gelditzen da, harrian jo eta gero. Aparra urarekin nahastu eta gero. Uhina galdu eta gero.
Neuchatel (Suitza)
Haizeak olatuak harrotzen zituen neguko goiz eguzkitsu batean. Olatuak pasealeku ondoan jarritako harri puskek lehertzen zituzten, aparra nonahi zabalduz.
Neuchatel (Suitza)
Oraingoan kalea bera margotua dago. Koloretsu margotu ere.
Neuchatel (Suitza)
Bi ume jolasean margotu zituzten horma honetan. Bereziki eman zidan atentzioa, pasa den mende hasierako margo bat aukeratzeak hiria apaintzeko.
Neuchatel (Suitza)
Seinalean irudikatu zuenak bete betean asmatu zuen. Aurrekoa hobetzen du. Baina zein da esanahia? Kontuz igelekin beharbada?
Neuchatel (Suitza)
Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.
Neuchatel (Suitza)
Kale estuak, aldapatsuak, harrizkoak, eta eskilarak. Suitzan hain ohikoak diren alde zaharren tankerakoa. Gehienetan garbi eta erabat berrituak. Horrelakoa da Neuchatel ere.
Neuchatel (Suitza)
Neuchatel laku ondoko hiriaren gaineko ikuspegia otsaila bukaerako egun batean. Eguzkiko argiak teilatuak epeltzen ditu txiripaz, zerua erabat lainotua ageri bait da. Teilatu pikoak han eta hemen eta teila gorriak nonahi.
Neuchatel (Suitza)
Hiriaren gainean katedrala eta begiraleku bat dago. Hodei fronte batek hiria estaltzen du. Neuchateleko lakuak ortzimuga luzatzen du zerua handi erakutsiz.