Hodeien artean nabarmentzen da ilargiaren aurpegia. Errainuen islada guregana heltzen da behin ur gainazalean isladatu eta gero. Tanten modura isurtzen da argia ur gainera.
Gauaren atarian imaginak lausotu egiten zaizkigu gure erretinan. Iluntasunak sorginkeriak eragiten ditu gure buruan eta gure gogoan. Gaua da gure bizitza momentu batez geldituko duen aldi bakarra.
Gaueko lehen orduetan argiak izaera berezia da. Arimari hitzegiten dio zuzenean. Iluntasunean eta bakean gure atentzioa koloreen edertasunera eta formen poesiara bideratzen da. Gure inguruak izaera desberdina hartzen du.
Paisaia gogorra mendi bailara honetan. Harrizko erraldoiek inguratuta egoteak txiki sentiarazten du. Mendi gainari azken begiradatxoa botako diogu eta bihar arte agurtu.
Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.
Gaueko orduak datozela, kale-argiek ematen diote segida herri honen paisaiari. Elizako dorre altua, harri landu argiaz egindakoa, nabarmentzen da bestee eraikuntzen artean eta inguruko mendien aurrean.
Gau hasiera honetan argia dagoeneko urdin bihurtu da. Bakardadea nabarmentzen da inguruko soiltasunean. Landareen artean desagertzen hasia da etxola hutsean.
Ahate hori eta distiratsu honek oinezkoak behatzen ditu begi handi borobilekin. Denbora luzea eman du hemen, txokoa bera bezala ahaztua, erakusleihoak hutsik egotearen itxura bait du.
Erakusleiho honetan joku polita egin dute. Oholezko jostailu zahar bat, ume batek ahaztuak, leihotik kanpora etengabe begira egotera behartu dute, berriro ere ahaztean.
Gautu da, erlojuak zazpiak baino erakusten ez badu ere. Hirira gaua goizegi heltzen da neguan. Kaleak beteak behar dutenean, dendetatik sartu eta ateraka, kafetegiak eta tabernak marmarrez beteak.
San Juan gauean sua, dantza eta magia dira nagusi. Jendea San Juan suen inguruan biltzen dira etorri berria den udari agurra emateko eta gogo txarrak garretan uztera.
Gaua dator eta herriak zein hiriak kaleko argiekin pizten dira. Goitik begira, mendi baten albotik hemen, nonnahi ikusten den iluntasuna eta argiaren arteko leiha nabari da.
Elurra mara-mara ari du neguko gau etorri berri batean. Iluntasuna argi jokoekin disimulatzen da. Hotza eta iluntasunari izkin egiten diote gizabanakoek autobusari itxaroten dauden bitartean.