St. Gallen (Suitza)
Ohial gorria, ohial zuria. Biak nahastuz osatzen da mosaikoa.
Eguneko argazki bat
Degersheim (Suitza)
Gaur “performance” eguna da, hots, artista talde batek gidatuta herritarrek kaleak ohial koloretsuz estaldu eta apaintzen dituzte. Piknik erraldoia antolatzea du helburu. Auzolagunekin biltzeko tokia sortu nahi du ekimen honek. Irribarrea eragiten du bisitariak ikusteak hara eta honera joaten harridura aurpegiak dituztela.
St. Gallen (Suitza)
Topografia bat marrazten dute ohial beltzaren gainean itzalek eta hostoek.