St. Gallen (Suitza)
Kaktus zahar honek bizitza luzearen aztarnak ezagun ditu.
Eguneko argazki bat
Logroño (Espainia)
Aintzinako harrizko eraikuntzak, pare bat mende zahar diren beste batzuk eta harri puskekin apaindutako kale zorua. Horrelakoa da alde zaharra hiri honetan. Mendeetako historia elkartzen dira kaleotan.
Logroño (Espainia)
Izkinan badago denda zahar bat aspaldi itxita dagoena. Garai batean hiriko liburudenda handiena zen eta jendea urrundik etortzen zen honera liburu berriak ezagutzera eta erostera. Istorio gehienak bezala hau ere bukatu zen. Jabe zaharra atseden hartzea erabaki zuen, hil baino aste bat lehenago. Orain beste liburuzale amorratu baten zain dago. Liburuz eta ametsez beterik.
Somma Lombardo (Italia)
Atearen margo urratua utzikeriaren edo erabilpen ezaren ondorioa dela ematen du. Aspaldi itxitako denda izango al da? Zer ezkutatuko da metalezko atearen atzean. Zenbat jende etorriko zen hona egunero erosketetan? Zenbat istorio gertatuko ziren? Orain imaginatu besterik ezin dugu egin.