Malesco (Italia)
Leiho eta ateak metalezko itxidurekin ezkutatuak, horma zahartua, zurezko ate ederra eta leihoxkak han eta hemen, kaleko horma zulatzen dutela. Hara etxe honen nortasuna.
Eguneko argazki bat
Malesco (Italia)
Leiho eta ateak metalezko itxidurekin ezkutatuak, horma zahartua, zurezko ate ederra eta leihoxkak han eta hemen, kaleko horma zulatzen dutela. Hara etxe honen nortasuna.
Malesco (Italia)
Hara beste etxe ate interesgarri bat. Kolumna bi sarreran, zurezko bi zatidun atea eta leiho bik inguratua. Argi batek gauez seinalatzen du sarrerarako lekua. Hormek denboraren distira higatua agertzen dute.
Malesco (Italia)
Ate itxia eta leiho itsua kaleari bizkarra ematen ari direla ematen dute. Barruan barrukoa eta kanpoan kanpokoa, gauza bakoitza bere lekuan.
Malesco (Italia)
Sarrera zaintzen urteak eman dituela nabari zaio egurrezko ate lirainari. Zahartasunak, baina, dotorezia ez dio kendu.
Malesco (Italia)
Horma luzea denborak utzitako markekin edertua. Horma mardulak, leiho txikiak, tximinia egituraren zati eta teilatu aldapatsua dira etxe honetako ezaugarriak. Garai bateko eraikitzeko eraren ezaugarriak. Horrez gain, mendi aldean arrunt zen bezala, arbela da erabilgai teilatuan.
Malesco (Italia)
Eliza zaharkitua aurkitu dugu bidean baina bere lilura gordetzen du. Tenplu batek duen aura ez du galdu, gurtzeko leku funtzionala eta ongi hartzen duena.
St. Gallen (Suitza)
Orga zahar hau bete eta gero ahaztuta geratu zen hemen. Hasi da dagoeneko landare hazi berrien artean desagertzen.
Flims (Suitza)
Etxe zaharreko leihoa. Argia pasatzen uzteko eta kanpoarekin komunikatzeko.
Trieste (Italia)
Kanpoan portua, barnean soiltasuna. Hautsa eta pareta zuriak gela zahar honetan. Landareek gela arakatu dute baina ilunegi aurkituko zuen, asko ez bait da sartzera heldu.
Trieste (Italia)
Landareen artean herdoila. Iskinetan nabari da gehien utzikeria.
Trieste (Italia)
Sabaietan argiek oraindik bere lekuan diraute, baina denbora luzean ez dute argirik igorri.
Trieste (Italia)
Bor-bor egongo zen leku hau. Karga sartu eta atera. Jendea sartu eta irten. Orain guzti hori imaginatu besterik ezin dugu egin. Gogorapenenz beterik dirau.
Trieste (Italia)
Areto handiak, leiho zabalekin, itsasora begira, bakartiak eta belarrez beteak nonnahi. Kamioiak, garraio trena, marinelak eta zamariak falta dira. Portuko eraikuntza zaharrak hein handi batean erdoilak eta utzikeriak hartuta daude, baina gune magiko bat eratzen dute.
Trento (Italia)
Etxearen kanpoko hormak denboraren markak ageri ditu, hala ere eraikuntzak handitasuna dario. Leiho handiak, goitik behera eta ezker eskuin. Dendak urteak daramatza lekuan, oraindik ere garai bateko izena eta idazkia aldatu gabe.
Friedrichshafen (Alemania)
Zeppelinen historia erakusten duen museoa Friedrichshafenen dago. Garai batean lehenendo Zeppelinak hemen kokatua zegoen fabrikatik irten ziren. Konpainiak baina, beste ibilgailu motak ere eraiki zituen. Kotxe hau adibidez.
Somma Lombardo (Italia)
Somma Lombardo (Italia)