Onddoa eta egurra (Mushroom and wood)

Cardano al Campo (Italia)

Onddo koloretsu honek egur hilda baliatzen du jateko eta bizitoki bezala. Benetan ondo baliatzen ditu naturak emandako errekurtsoak.

Arbola eraitsiaren detail (Detail of a taken down tree)

Cardano al Campo (Italia)

Eragindako zauriak eta jasandako erasoak nabarmen ikusten dira. Erraldoiek ere ezin diete arrisku guztiei izkin egin. Zenbaitek eraitsi dezakete, motozerradun gizakia, adibidez.

Onddoaren fruitua (Fruit of a fungus)

St. Gallen (Suitza)

Hurbileko irudian ez da detailerik galtzen. Zirrikitu eta tolesdura guztiak nabaritzen zaizkio perretxiko puska honi. Izaki berezia eta liluragarria da. Basoetan bizi dira, lurrazpian ezkuturik. Horiek onddoak dira. Fruitua sortzen dute urtean behin eta hori gu ikusi eta goxatzen dugu. Batzutan jan ere egiten dugu.

Onddoa hildako enborran (Fungus on dead trunk)

Cardano (Italia)

Onddo batek hildako enborra hartu dute bizileku. Perretxiko multzoak markatzen du berea duen gunea, hazteko behar duen lehengaia beretzat aldarrikatzen du.

Perretxiko multzoa (Bunch of mushrooms)

Cardano (Italia)

Onddoak bere burua ezkutatzen du urteko garai egokia iritsi arte. Orduantxe perretxikoak, lurrazpiko fruituak, barra-barra ageri dira. Izan txikiak eta marroiak, izan handiak eta txapel zabalekoak, denak dira bereziak. Talde txikitan agertzen dira eta haiek ikusteak basoarekin partekatutako sekretu txiki eta kuttun baten jabe izatea sentiarazten du.

Baso xumea (Tiny forest)

Cardano (Italia)

Onddo hauek bere txikitasuna ugaritasunarekin konpentsatzen dute. Talde handitan hazten dira, arbolen azpien babesean baso ñimiñoak osatu arte.

Onddo sendoa txapel zabalekoa (Robust mushroom with wide ca)

St. Gallen (Suitza)

Zutoin sendoa eta txapel gastatua, hegal zabalekoa. Itzala inguruko belardian luzatzen da. Horrelakoa du itxura onddoak.

Onddoa hirian (City mushroom)

St. Gallen (Suitza)

Ze sorpresa! Udako onddoak non atera eta kale erdian. Horzkada bat jaso du, bare gose batek edo eginda beharbada.

Onddoen arkitektura barrokoa (Barroque arquitecture of mushrooms)

Cardano (Italia)

Onddoek ere bere lekua dute basoetan. Basoko izaki hauek ez dira loreak, ez dira fruituak. Bien nahasketa bat da eta bere izakera propioa dute. Edertasuna ere oso propioa dute. Batzutan ipuinetako iratxoen ezkutaleku ematen dute, hemen, berriz, arkitektura barrokoa eratzen hazi da.

Onddoa (Mushroom)

LaudioGabonak2014_8

Txapel-gorri (Red cup)

Onddoak (Mushrooms)

Udazkeneko fruituak (Autumn fruits)